Albisteak 2016

BEREZIAK

14 Eka 2016

Izugarrizko plan bat

Izugarrizko plan bat

San Miguel Ligaren Andaluziako hiruburuaren bisitan ekintza beterik egongo da

San Miguel Ligak Sevillan ligari hasiera emateko presatakuntzak amaitzen ari da eta zita hau ez da estropada soila izango, edonolako ekintzekin bat egingo duen astebukaera izaugarri bat izango da. Ekainaren 17an Santa Cruz auzoan hasiko den trikipoteo baten bitartez, hasiera emango zaio astebukaerari. Honi jarraituz, larunbatean Herkuleseko Alamedan, parrillada herrikoia izango da egun osoan zehar gerturatukoen izpide, eta honekin batera, herri kirolen eta euskal dantzen erakustaldia izango da 20.00etatik aurrera. Gainera, arraunlariek estropadetan jartzen duten grina sentiarazteko, estropaden simulagailu bat izango da jendearen xedapean. 

Larunbateko zitarik garrantzitsuena 19.00etan hasiko da, La Cartuja Pasarelan bizituko den GP Euskadi Basque Country Banderarekin, eta hau bukatu bezain laister, San Miguelek eskaintzen duen agertokian, Dj Lektronok eta Dj Ion Din Daninak hurbildutako jendea musika onenarekin dantzan jarriko dituzte 22tatik aurrera. 

Azkenik, igandean, San Miguel Ligako IV Euskadi Basque Country Banderaren unea izango da eta hau amaitzearekin batera, izugarrizko astebukaeraren amaierara iritsiko gara.

Itzuli