Albisteak 2014

BEREZIAK

12 Ots 2014

Julen Castrillonek #OtsailakoPlaylistaren erritmoa markatzen du

Julen Castrillonek #OtsailakoPlaylistaren erritmoa markatzen du

Hondarribia Orsakoak atal berri hau estreinatzen du eta, honetan, kirolari batek hilero San Miguel Ligari erritmo musikala jarriko dio

Aste hau, gure bizitzari erritmo desberdina jartzeko, atal berri batekin hasiko dugu. Hilean behin, arraunlari batek 20 abesti aukeratuko ditu: momentu honetan entzuten dituen abestiak, entrenatzeko erabiltzen dituenak, estropadak baino lehen aditzen dituenak… Eta hauekin, Spotify sare sozialaren bidez, San Miguel Ligako hileko playlista sortuko du.

Horiek horrela, Julen Castrillon, Hondarribia Orsako arraunlaria eta azkenengo denboraldietan 'Ama Guadalupeko' ababorreko alboa markatu duena, izango da atal berri hau estreinatuko duena . Hondarribiar honek, oso gaztea izan arren, badaki estropada nagusiak irabaztea zer esan nahi duen. Julenek kontrastez beteriko musika zerrenda prestatu digu. Bertan, ‘Kuraia’ talde gipuzkoarraren ‘hard rock’-a, ‘RATM’ko metal alternatiboa edota ‘Los Chikos del Maíz’eko errima zorrotzen melodiak sartu ditu. Beste musika motak ere ukitu ditu, esaterako ‘Delorean’ talde zarauztarrenak, ‘Bon Iver’ estatubatuarrarenak eta baita ‘Black Strobe’ frantziarrarenak ere. Euskal musikako klasikoetaz ez da ahaztu, bertan Benito Lertxundi –arraunzale oriotar amorratua- edo Sorotan Beleko melodiak tartekatu ditu. Beraz, esan dezakegu, San Miguel Ligako #OtsailakoPlaylista erritmo biziz eta aldakorrez osatutako aukeraketa izan dela.

Sakatu eta entzun playlista Spotify bidez

 

#OtsaliakoPlaylista

1- Black Strobe - I'm a man

2- Kuraia - Egunsentian

3- Rage Against The Machine - Guerrilla radio

4- Sorkun - Rescue me

5- Los Chikos del Maíz - Pasión de Talibanes

6- Itoiz - Elurretan

7- Beti Mugan - Filosofi aldaketak

8- Sexty Sexers - Arima lapurra

9- Kuraia - Ezin gelditu

10- Rayden - Si vas 

11- Rage Against The Machine - Testify

12- Sorotan bele - Argiaren hiria

13- Zarama - Zoaz Euskal Herrira

14- Delorean - Moonson

15- Kuraia - Biluztu

16- Los Chikos del Maíz – T.e.r.r.o.r.i.s.m.o.

17- Tapia eta Leturia - Maitatzen zaitudalako

18- Benito Lertxundi - Udazken koloretan

19- Delirium Tremens - Ikusi

20- Bon Iver - Skinny love

Itzuli