ACT TV 2015

BEREZIAK

20 Ira 2015

Kaiku Producharentzat garaipena El Corte Inglés Banderan

Kaiku Producharentzat garaipena El Corte Inglés Banderan

Kaiku Producharen 'Bizkaitarra'k garaipena lortu du gaur XLI El Corte Inglés Banderan eta Zumaia eta Portugalete Eulenek San Miguel Ligarako txartela lortu dute

Kaiku Producharentzat izan da gaurkoan XLI El Corte Inglés Bandera Portugaleten jokatu den denboraldiko azken jardunaldian. Bestalde, "la Caixa" Koroa eman diote gaur San Miguel Ligako txapeldunari, NT2 Hondarribiari. 'Ama Guadalupekoa'k denboraldia Castroren garaipen (13) eta bandera (12) marka berdindurik amaitu du, baina orain arte Astilleroren eskuetan zegoen puntu errekorra (204) hautsi du eta erregistro berria 217 puntuan ezarri du. Playoff-ari dagokionez aldiz, Zumaiako 'Telmo Deun'ek datorren denboraldian San Miguel Ligan arraun egiteko txartela lortu du, eta Portugalete Eulenek, bere aldetik, maila mantendu du gaurko txanda irabazi ostean.

Kaiku Produchak gaur NT2 Hondarribiaren festan parte hartu nahi izan du eta XLI El Corte Inglés Bandera bereganatu du ohorezko txanda menderatu ostean. Azkenikm Sestaoko ontziak garaipena lortu du gaurkoan 19'19"06ko denborarekin, Urdaibai Aviari 4"32 eta NT2 Hondarribiari 13"86ko aldea atera ostean. Orio Babyautok itxi du txanda laugarren postua lortuz 19'37"00rekin.

Lehenengo txandak San Juan Iberdrola eta Caboren arteko lehia berri bat eman digu, non azkenean, garaipena Galizia aldera joan den 19'48"20ko erregistroarekin, honela bostgarren postua lortuz. Seigarren San Juan Iberdrola izan da Caborengandik 2"80ra. Tirán Pereirak zazpigarren postua erdietsi du 19'56"24rekin eta San Pedro Ecolmarek itxi du estropada garaileengandik 52"06ra.

Zumaia eta Portugalete Eulen garaile playoff-ean

Portugalete Eulenek denborarik onena markatu du gaurko playoff-eko bigarren jardunaldian bere etxean, 20'03"70, eta honela datorren urtean arraunaren goi mailan izateko txarteletako bat lortu du. Bere aldetik, Zumaia, gaurko bigarren postuaren ostean, 'Jarrillera'tik lau dezimara iritsita, 2016ko San Miguel Ligan egoteko beste txartela bereganatu du. Getaria Indaux hirugarren izan da gaur, garaileengandik 17"92ra. CM Mugardosek osatu du playoffeko txanda 20'26"28rekin.

Itzuli