Albisteak 2014

LEHIAKETA

07 Abu 2014

Komunikatu Ofiziala: kontra-egiteak aintzat hartutak

Komunikatu Ofiziala: kontra-egiteak aintzat hartutak

Estropadako Epaileak ezarritako hiru segundoko zigorraren aurrean Kaiku Ambilamp eta Hondarribia Orsaren kontra-egiteak aintzat hartzeko erabakia hartu da

ACTko Lehiaketako Epailearen 2014ko abuztuaren 7ko erabakiaren ondorioz, 26-7-2014an jokatu zen Getxoko Ikurriñan Kaiku Amilampeko tripulazioari Elkartearen Estropada Arautegiaren 21.3º artikuluaren arabera Estropadako Epaileak ezarritako hiru segundoko zigorraren aurrean Kaiku Ambilamp eta Hondarribia Orsaren kontra-egiteak aintzat hartzeko erabakia hartu da.

Kontra-egite hauek aintzat hartzearen ondorioz, lehen aipaturiko 26-7-14ko estropadan Kaiku Ambilamp 2. postura igotzen da eta Orio Babyauto 3. postura pasatzen da. Honen ondorioz, San Miguel Liga - "la Caixa" Koroaren sailkapen nagusian Orio Babyauto 2. postuan egongo litzateke 91 punturekin eta Kaiku Ambilamp 3. postuan 80 punturekin.

Lehiaketako Epailearen erabaki hau 26-7-14an Estropadako Epaileak erabakitako kirol-zigorraren kontra-egitearen inguruan dauka eragina. Erabaki honek ez dauka zerikusirik Elkartearen barnean Kaiku Ambilampeko parte diren kirolarien aurka irekirik dagoen zigortze disziplina expedientearekin, eta expediente honen inguruko erabakia ACTren Diziplina Epailearen esku dago.

Itzuli