Albisteak

DIZIPLINA

11 Abu 2014

Komunikatu ofiziala: laudo arbitrala

Komunikatu ofiziala: laudo arbitrala

Gaur goizean 'Operación Estrobo'ren laudo arbitrala egin da

“Estrobo Operazio” deituriko kasuan dopinaren inguruko arau-hausteak oso larriak zirela eta 2014ko ekainaren 17an epaileak harturiko erabakiaren ondorioz, Elkarteko zortzi klubek helegitea aurkeztu zuten ACTren arbitroaren aurrean. AR 3/14 prozeduraren barruan dagoen 2014ko abuztuaren 11an emandako Laudo Arbitralaren bitartez, ACTko arbitroak bazkide guztiak jarririko helegite guztiak ez onartzea erabaki du, Bermeo AE eta Diziplina Epaileak erabakirikoarekin ados ez zeuden klub guztienak.

Beraz, 24.000 euroko isuna, 2014. denboraldiko Sailkapen Nagusian 95 puntuen galera eta puntuazio positiboa eduki artean ez diru-saririk jasotzearen erabakia berretsia geratzen da.

Gainera 2014ko abuztuaren 11ko laudoan Arbitroak zera eransten du: 7 taldeek emandako probak kontuan hartuta, Bermeo AE klubari Diziplina Arauetako 19. artikuluko 3 eta 5 pasarteetan agertzen den zigorra ezartzea, 2010eko denboraldian lortutako puntu guztien galera eta bi urtez txapelketatik kanpo egotea, edo ACTko araudian ordezkatzen diona, eta 2010ko txapeldunaren titulua galtzea, justizian prozesu penal honen emaitzak erabakitzen badu kirolariak dopatzen zirela eta 7/2006 araudiaren arabera 14. artikuluan, 1. atalean, h) eta i) letren hauste bat egin zutela. Santzio hau guztiz bateragarria da erabaki honen hirugarren pasartean  agertzen den zigorrarekin, ekintza eta arau-hauste desberdinak direlako. Lehenengoa, dopin substantzien jabetzagatik den bitartean, bigarrena, euren arraunlariek antolaturiko dopinaren ingurukoa da. Arbitroak Bermeo AE Klubari ezartzen dion zigor honen aplikazioa etenda geratzen da, legeak dioen bezala, prozesu penalaren erabakiaren zain. Epaileak ulertzen du, eta egitate printzipioetan oinarrituta, zigor honek ez duela efekturik izango, 2010.eko  San Miguel Ligako tituluaren galera izan ezik, laudoa burutu denetik eta prozesu honen erabakia penala izan arte, Bermeo AEak arau-hauste larri bat ez badu egiten.

ACTri Arbitroak bere laudoan idatzitakoa sortzen dizkion zalantzen ondorioz, arbitrajearen legedian arabera, aurrez jarririko laudoaren pasarte horren inguruko azalpen bat eskatuko da. Pasarte honetan  Arbitroak azaldu nahi duenaren esanahia eta irismena ulertu bezain laster, beste prentsa-ohar bat igorriko da.

Itzuli