Albisteak 2017

BEREZIAK

06 Eka 2017

Kursaal-ak emango dio hasiera Eusko Label Ligari

Kursaal-ak emango dio hasiera Eusko Label Ligari

Larunbat honetan denboraldi hasierako Gala ospatuko da eta streaming bidez jarraitu ahal izango da Facebook-en

Larunbat honetan, 19.30etatik aurrera, Kursaal Batzar Jauregiak 2017ko Eusko Label Ligaren Gala jasoko du, non CaixaBank Koroagatiko lehiaren beste denboraldi bati hasiera emango zaion. Sandra Sabatés, El Intermedio-ko aurkezlea, eta Iñigo Asensio, Eusko Label Ligako ahotsa, izango dira ekitaldi hau zuzentzeko harduradunak. Ekitaldi hau, aurten lehenengo aldiz, zuzenean jarraitzeko aukera izango da Eusko Label Ligaren Facebook-aren bitartez.

Zortzi izango dira larunbat honetako Galan zehar banatuko dira errekonozimenduak: Traineru Azkarrenari Arrauna, Kirol Merezimenduari Arrauna, Harrobi Onenari Arrauna, Entrenatzaile Onenari Arrauna, Estropada Antolamendu Onenaren Arrauna, Patroi Onenaren Arrauna, Arraun Berezia eta Ohorezko Arrauna. Sari hauetaz aparte, 2016. Denboraldiko txapeldunak izandako Urdaibai Avia eta San Juan Iberdrolari, CaixaBank Koroa eta Euskotren Garaikurraren erreplikak emango zaizkie, hurrenez hurren.

Aurreko urteko denboraldiare behin betiko amaiera eman ondoren, bi asteren bueltan hemen izango dugun Eusko Label Ligaren aurkezpena egingo da. Behin Gala amaitutakoan, bertara gerturaturiko gonbidatuak Eusko Label produktuez eta San Miguel garagardoz osaturiko aperitivo batez gozatu ahal izango dute.
 

Itzuli