Albisteak 2013

LEHIAKETA

25 Eka 2013

LA CAIXA KOROA SESTAON EGONGO DA IKUSGAI

LA CAIXA KOROA SESTAON EGONGO DA IKUSGAI

"la Caixa" Koroa" Sestaon egongo da ikusgai uztaileko lehen egunera arte, "la Caixa" aurrezki kutxak herri horretan duen bulegoan, (Las Llanas Etorbidea, 25).

Arrauneko zale guztiek hurrengo astelehenera arte izango dute Miguel Angel Oribe eskultore lasartearraren lan bikaina ezagutzeko aukera. Oribek 2005ean egin zuen obra, Kantauri Itsasoko ontzi onenak jasotzen duen lana.

 

"la Caixa" Koroa San Miguel Liga hiru urtetan jarraian, edo bost urte tartekatuetan irabazten duen klubak eskuratzen du jabetza moduan. Denboraldi honetan Kaiku-Ambilamp eta Urdaibai Umpro Avia klubek lor dezakete Oriberen lana jabetzan. Sestaokoek San Miguel Liga hirugarrenez jarraian lor dezaketelako. Bermeokoek, hirugarrena bost urtean. Bietako batek lortuko balu, ACT elkarteko historian obra jabetzan ematen den lehen aldia izango litzateke.

 

Oriberen lana bere lan ereduaren adibide onena da. Zirkuluaren inguruan ikertzen du. Zirkuluaren hustuketaren eta hutsuneen sorkuntzaren inguruan, hain zuzen ere. Materia hautsi eta argia piezaren alde batetik bestera pasatzen uzten duten hutsuneak.

 

Caja Madrid Koroa eskulturaren helburua 14 silueta hutsek osatzen duten zirkulu formak modernitatea eta tradizioa uztartzea da. Artea eta kirola batzea, eta horregatik dago burniarekin eginda, udan itsasoan hara eta hona dabiltzan arraunlarien giharren indarra irudikatzeko.

 

"la Caixa" Koroak beste herri hauetan egingo du geltokia, arraun denboraldiak irauten duen bitartean: Donostia, Getxo, Orio, Zarautz, Castro Urdiales eta Bermeo.

 

Argazkia:Ezkerretik eskuinera, Jorge Martínez, Sestaoko las Llanas bulegoko zuzendariordea eta José Carlos Garaizar, bulegoko zuzendaria.

 

“la Caixa” Koroako garaileak:

 

2003        Astillero

2004        Urdaibai

2005        Astillero

2006     Hondarribia

2007        Urdaibai

2008        Urdaibai

2009        Castro

2010        Urdaibai

2011        Kaiku

2012        Kaiku

Itzuli