Albisteak 2015

BEREZIAK

28 Uzt 2015

"la Caixa" Koroak bere bidaia hasi du

"la Caixa" Koroak bere bidaia hasi du

San Miguel Ligako garaikurrak bost geldialdi edukiko ditu udara honetan

Datorren irailaren 20ean, 2015eko San Miguel Ligako garaileari emango zaio “la Caixa” Koroa Portugaleten, denboraldian zehar egindako merituengatik. Baina momentu horretara iritsi aurretik, “la Caixa” Koroak bidaia luze bat egingo du datorren bi hilabeteetan.

Garaikurra jada Getxon dago ikusgai, “la Caixa”k Calle Mayor 31ean daukan bulegoan, datorren uztailaren 30a arte. Jarraian, “la Caixa” Koroa errepidera itzuliko da abuztuaren 3an Zarautzera iristeko. Bertan ikusgai izango da, Kale Nagusiko 10. zenbakian “la Caixa”k daukan bulegoan, abuztuaren 17a arte. Momentu honetatik aurrera, “la Caixa” Koroak bere bideari ekingo dio San Miguel Ligarekin batera Portugalete, Bilbo edo Bermeo bezalako udalerrietara joateko.
 

Itzuli