Albisteak 2017

BEREZIAK

12 Eka 2017

Label handiko afari bat

Label handiko afari bat

Aitzol Elu eta Iban Martínez, Ondarroa Cikautxoko arraunlariak, eta Eusko Label Ligako “Pana” Atorrasagasti parrilleroa dira bideo honetako protagonistak

Larunbat honetan Eusko Label Ligaren Galara gerturatu ziren guztiak, eta ekitaldiaren streaming-a gure Facebook-eko orrialdean zehar jarraitu zutenek ere, 2017ko Eusko Label Liga – CaixaBank Koroaren bideo promozional dibertigarri batez gozatu ahal izan zuten.

Bertan, Aitzol Elu eta Iban Martínez, Ondarroa Cikautxoko arraunlariak, bietatik gazteena den Aitzolek, Iban beteranoari afari bat prestatu behar diola adosten dute. Arazoa da Aitzolek ez dela oso iaioa sukaldeko lanetan eta horregatik “Pana”-ri eskatzen dio laguntza, Eusko Label Ligako parrilleroari eskatzen dio laguntza, lehen mailako produktuez osaturiko afari bat presta dezaten. Bideo honen bitartez, Eusko Label eta Ondarroa Cikautxo jendeaurrean aurkezteko balio izan zuen, biak debutariak izanik arraunaren lehiaketa honetan, bata babesle nagusi bezala eta bestea talde igo berria bezala.

Film labur honen bitartez, Eusko Label produktuen aukera eta kalitate handia ikusi ahal izan genuen, baita horiek baliatuz, arraunlari hauek edukitzen dituzten dietak errespetatu daitezkela.
 

Itzuli