Albisteak 2016

LEHIAKETA

04 Ira 2016

Lau partaide bi txartelentzako

Lau partaide bi txartelentzako

Ondarroa, Kaiarriba eta Ares, Portugelete Eulenekin bat, playoffean arituko diren taldeak

ARC eta LGTko denboraldiak amaitu dira eta honekin batera, San Miguel Ligako playoff-ean parte hartuko duten kluben izenak zehaztu dira. Playoff-eko bi jardunaldi hauek datorren irailaren 17 eta 18an lehiatuko dira, Bermeo Hiriko XXXIV Bandera eta  XLII El Corte Inglés Banderarekin batera, eta bertan, datorren denboraldiko goi mailako txapeleketan parte hartzeko eskubidea ematen duten bi postu jarriko dira jokoan.

ARC ligan, Ondarroa Arraun Elkartea izan da lehen sailkatua denboraldiko jardunaldi guztiak jokatu ondoren, 178 punturekin. Hauen ondoren, Kaiarriba Arraun Elkartean bigarren postua eskuratu du. Ondorioz, bi ontzi hauek San Miguel Ligako playoff-eko bi jardunaldietan parte hartuko dute.

LGT ligaren kasuan, Club de Remo Ares izan da garailea eta Galiziatik bera izango da hautagai bakarra. SD Samertoalmeu eta CR Puebla uko egin diote playoffari. 

Bestalde, Portugalete EulenSan Miguel Ligako azkenaurren sailkatua 38 punturekin, datorren urtean goi mailako arraunaren txapelketan berriz ere lehiatzeko txartela defendatuko du. 

Itzuli