ACT TV 2017

BEREZIAK

01 Abu 2017

Lehenengo txandatik denboraldi erdiko balorazioak

Lehenengo txandatik denboraldi erdiko balorazioak

Astillerok, Aresek, San Pedrok eta Cabok egin dute Eusko Label Ligaren denboraldi erdiaren balorazioa

Denboraldi erdia iritsi dela eta asteburu honetako atsedena aprobetxatuz, ohikoa da, Eusko Label Ligako protagonistek orain arte jokatutako jardunaldien balorazioa egitea. Sailkapen orokorrean azken lau postuetan dauden taldeak izan dira denboraldi erdi hau aztertzen lehenak: Astillero, Ares, San Pedro eta Cabo.

Astillero, 22 punturekin, azkenengo postuan dago. Kantabriarrentzat, denboraldi hau ez da bat ere erraza izaten ari, jokatutako hamar jardunaldietatik seietan azkenak amaitu baitute. Azken aurreko, 31 punturekin, Ares dago. Denboraldian zehar gora beherak izan dituzte, baina azken lau jardunaldietan ez dute zorte handiegirik izan, ezin izan baitute 10. baino lehenago amaitu. San Pedro eta Cabo, 47 punturekin eta Aresengandik 16 puntutara, berdinduta daude. ‘Libia’k eskuratutako posturik onena zazpigarrena izan da. Emaitza hori, Orion, denboraldiko hirugarren jardunaldian, eskuratu zuten. Boiroko mutilek, aldiz, Areseko uretan, etxetik gertu, eskuratu zuten beraien emaitzik onena. Bertan, laugarren postua eskuratu baitzuten.

Hau da lehenengo txandako lehiakideek kontatu digutena:

Itzuli