Albisteak 2015

ELKARRIZKETAK

25 Mar 2015

"Lehengo urteko errendimendua hobetu dezakegu"

"Lehengo urteko errendimendua hobetu dezakegu"

Juan Zunzunegui, Zierbena Bahías de Bizkaiako entrenatzaileak, talde bizkaitarraren buru delarik bere bigarren denboraldiari aurre egingo dio aurreko urteko emaitzak hobetzeko gogoz

Juan Zunzunegi entrenatzaile vigotarraren agindupean Zierbena Bahías de Bizkaiak San Miguel Ligara itzulera borobila egin zuen lehengo urtean, zortzigarren postua eta Vicente Carpinteroren “la Caixa” patroi onenaren saria lortuz. Zunzuneguik denboraldia arrakastatsutzat jotzen du, baina konbentziturik dago taldeari “errendimendimendu handiagoa” ateratzeko gai dela. Ondorioz, galipoek aurtengo denboraldirako ezarri duten hellburua lehengo urteko emaitzak hobetzearena da, eta horretarako Paul Galdiz, Alexandro Rodríguez edota Luis Miguel Villar bezalako arraunlariekin indartu da taldea, lehengo urtean utzita egondako eta “aurten ondo entrenatuz errendimendu ona” eman dezaketen arraunlariekin batera.

Zunzuneguik aitortzen duenez taldea aurten fisikoki oso ondo sumatzen du, baina lehiaketa hasi aurretik ondoriorik ez du ondoriorik atera nahi. San Miguel Liga, bide batez, oso parekatua ikusten du eta “hutsegiteren bat edukiz gero hiruzpalau talde aurretik sartu eta puntu asko galdu” daitezkela dio Zunzuneguik. Ezusteko hauek saihesteko, gogor entrenatzen ari da talde bizkaitarra, San Miguel Ligaren hasierara indarrez ailegatzeko eta estropada bakoitzea euren onena emateko.

Itzuli