Albisteak 2021
LEHIAKETA
31 Uzt 2021
Lekittarra Elecnorrek ez du parte hartuko plantillan duen COVID-19 kasuengatik
Talde bizkaitarrak ez du Bilbon parte hartuko bere taldean bi kasu positibo ezagutu eta gero
11 traineru lehiatuko dira gaur arratsaldean Bilbon jokatuko den Eusko Label Ligako estropadan. Lekittarra Elecnorrek taldearen inguruan bi kasu positibo ezagutu ditu COVID-19rekin, eta horregatik ez dute parte hartuko gaur arratsaldeko XII. Bandera de Bilbao – Bilboko Bandera.
Bizkaiko taldeak bi positibo jakinarazi ditu bere taldearen, eta haren inguruan daudenen artean. Taldekideek konfinatuta egin behar dute Osakidetzako miaketa-unitateak haien egoera zehaztu arte, eta Osasun Ministerioak indarrean duen jarduera-protokoloan araututakoari jarraituz. Hori dela eta, berrogeialdian izango dira taldekideak haien egoera zehaztu arte.