Albisteak 2013

LEHIAKETA

22 Abu 2013

LIGA ERDIA ERABAKIKO DA CASTRON: ZORTZI ONENAK, PLAY-OFFA ETA JAITSIERA

LIGA ERDIA ERABAKIKO DA CASTRON: ZORTZI ONENAK, PLAY-OFFA ETA JAITSIERA

Ligako 17. estropada puntuagarriak lehiaketako bigarren zikloa itxiko du

San Miguel Liga bigarren geldialdia egitetik gertu dago. Abuztu hasieran egin zuen lehena, herrialde eta eskualdeko txapelketak joka zitezen, eta igande honetan hasiko da bigarren atsedenaldi hori. Non eta Kantauri Itsasoko plaza politenetakoan, Castro Urdialesen. Herri horretako Udaletxean egin da eguerdian XV BANDERA FLAVIOBRIGA probaren aurkezpena, eta bertan izan dira herriko alkatea, Ivan Gonzalez Jauna, eta Castreña arraun elkarteko presidentea, Agustin Anglada Jauna.

Castroko uretan gauza asko argituko dira. Ez la Caixa Koroako garailea, oraindik bi estropada geratuko direlako jokatzeko, baina bai zein zortzi traineruk lortuko duten denboraldiko azken bi estropadetan parte hartzea, Bermeon eta Portugaleten. Era berean, 11. postua, play-offera daramana ze taldek eskuratuko duen argituko da, eta bide batez,  12. postua ere bai, jaitsierara daramana, hain zuzen ere. Zumaia eta Castreña daude bi postu horietan onena lortzeko borrokan murgilduta. Oraingoz nagusi dira gipuzkoarrak, eta Kantabriakoek epikara jo beharko dute ia-ia jaitsiera saihesteko, haientzat aski zaila baita egoera iraultzea. Herriko alkateak dei berezia egin die Castroko herritarrei, estropadara hurbildu eta herriko arraunlariek egin duten lana esker dezaten. Agustin Anglada presidenteak, bere aldetik, Castreñak mailari eusteko aukera eskasa dela onartuta ere, arraunlariak ez dutela etsiko esan du, eta Castroko estropadara aukeraren bat dutela iristea espero duela.

Estropada eguerdiko 12tan hasiko da, 22.500 euro banatuko dira diru saritan eta txanden banaketa San Miguel Ligako sailkapen nagusiaren arabera egingo da.

Itzuli