Albisteak 2013

BEREZIAK

03 Api 2013

NAUTA SANXENXOK ETA ACT ELKARTEAK AKORDIOA SINATU DUTE

NAUTA SANXENXOK ETA ACT ELKARTEAK AKORDIOA SINATU DUTE

Sanxenxoko alkate, eta Nauta Sanxenxoko zuzendari Catalina Gonzalez andereak, eta ACTko Iñaki Mikeo gerenteak pasa den astean sinatu zuten Galiziako hiri horretan jokatuko den estropadaren akordioa, San Miguel Ligako 3. proba.

Sanxenxo arrauneko geltoki garrantzitsua izango da 2013ko San Miguel Ligan. Datorren uztailaren 6an “SANXENXO BANDERA” jokatuko da lehen aldiz Pontevedrako herri horretako Silgar hondartza ezagunaren parean. Vicañoko itsas muturra, eta kirol kaiaren artean, zaleek arraunaren ikuskizunarekin gozatu ahal izanen dute. Lehiaketako hirugarren estropada puntuagarria izanen da, hurrengo denboraldian Galizian jokatuko diren bi estropadetatik lehena.

 

“SANXENXO BANDERA”-k bultzada handia suposatzen du Galiziako turismo hiri ezagunarentzat, eta hiriko babesak, bultzada handia itsasoko herrietan udan nagusi den kirolari: arrauna. Sanxenxok konpromisoa erakusten du kirolarekin, eta hiriak, arraunari esker, bere izena Kantauri Itsaso osoan barrena barreiatu. Haiek hasitako bideak garbi erakusten du Sanxenxo egutegiko estropada finkoetako bat bilakatuko dela, eta horrek, ikuskizuna ziurtatzen du.

 

Kantabriako Astillero, Castro Urdiales eta Pedreña, Bizkaiko Kaiku Ambilamp, Portugalete Eulen eta Urdaibai Umpro Avia, Gipuzkoako Hondarribia Orsa, Orio Babyauto, San Juan Iberdrola, San Pedro Ecolmare eta Zumaia Altuna y Uria, eta etxeko ontzia, Tirán Pereira lehiatuko dira sasoiko bandera erakargarrienetakoa poltsikoratzeko asmoz: “SANXENXO BANDERA”. Amegroveko arraun taldeak estropadaren antolakuntza lanetan lagunduko du.

Itzuli