Albisteak 2026

ELKARTEA

15 Urr 2026

Nerea Perez eta Ioseba Amunarriz, 2026ko denboraldiko patroirik onenak, euren sariak jaso dituzte

Nerea Perez eta Ioseba Amunarriz, 2026ko denboraldiko patroirik onenak, euren sariak jaso dituzte Nerea Perez eta Ioseba Amunarriz, 2026ko denboraldiko patroirik onenak, euren sariak jaso dituzte

Tolosaldea Arraun Klubeko patroiak Nadeth Agirre berdindu du sailkapen historikoaren lehen postuan. Orsa Hondarribiko patroiak, berriz, bosgarren aldiz lortu du garaikurra.

Kontxako TOPO geltokia amaitu berri den denboraldiko patroirik onenen sari-banaketaren lekuko izan da. Nerea Perezek (Tolosaldea Arraun Kluba) eta Ioseba Amunarrizek (Orsa Hondarribia) Gertu Eraikuntzak Patroirik Onenaren eta CaixaBank Patroirik Onenaren garaikurrak jaso dituzte, hurrenez hurren. Gainera, bi kirolariek bakoitzari dagozkion 3.000 €-ko sariaren txekea ere jaso dute. Gainera, bi lemazainek, Euskotrenen konboi bat gidatzeko aukera izan dute simulagailu batean.

Nerea Perezek, garaikurra hirugarren aldiz lortu ondoren, Gertu Eraikuntzak Patroirik Onenaren sailkapen historikoaren buruan dago Nadeth Agirrerekin batera. Amunarriz, denboraldi honetan CaixaBank Patroirik Onenaren saria bosgarren aldiz eskuratuta, garaikurraren sailkapen historikoaren buruan dago.

Ioseba Amunarrizek Angel Garabieta Euskadiko CaixaBankeko Merkataritza zuzendariaren eskutik jaso ditu garaikurra eta txekea. Sabin Anuzita Gertu Eraikuntzak enpresako arduraduna, berriz, Nerea Perezi sariak emateaz arduratu da.

CaixaBank Patroirik Onenaren Palmaresa

5 – Ioseba Amunarriz (2009, 2012, 2017, 2025 eta 2026).

3 – Asier Zurinaga (2011, 2013 eta 2020).

2 – Endika Pérez (2015 eta 2016), Arkaitz Diaz (2019 eta 2021), Ander Etxegoien (2018 eta 2022) eta Gorka Aranberri (2023 eta 2024).

1 – Irakoitz Etxeberria (2008), Aitor Carrillo (2010), Vicente Carpintero (2014) eta Unai Oliden (2016).

Gertu Eraikuntzak Patroirik Onenaren Palmaresa

3 – Nerea Pérez (2023, 2024 eta 2026) eta Nadeth Agirre (2019, 2020 eta 2022).

2 – Miren Garmendia (2021 eta 2025).

Itzuli