Albisteak 2016

LEHIAKETA

02 Uzt 2016

NT2 Hondarribia Astilleron ere garaipena lortzen du

NT2 Hondarribia Astilleron ere garaipena lortzen du

'Ama Guadalupekoa' ontziak XV. Real Astillero de Guarnizo Bandera eskuratzen du Urdaibai Avia eta Kaiku Producharen aurretik

Bigarren bandera hau lortu eta gero, NT2 Hondarribiak tinko mantentzen da laugarren San Miguel Liga lortzeko helburuarekin. Gaurkoan, 'Ama Guadalupekoa'k 19'12''68ko denborarekin XV. Real Astillero de Guarnizo Bandera - XL. GP Ayto. de Astillero lortu du, Urdaibai Aviarekiko lau segundu eta Kaiku Producharekiko 13 segunduko abantailarekin. Horrela, berdeek lehen bi jaurdunaldieta 24 puntu eskuratu dituzte CaixaBank Koroaren lehian, Urdaibai Aviak baino bi puntu gehiago eta Kaiku Produchak baino bost puntu gehiago eskuratuz. Patroi onenaren CaixaBank Sariari dagokionez, Endika Perezek eta Unai Olidenek maillot zuriarekin lidergoan mantentzen dira.

Ohorezko txanda 'Bou Bizkaia' indartsu batekin hasi da, baina bigarren ziabogara iristerakoan, Mikel Orbañanosek zuzentzen dituen arraunlariak bi segunduko abantailarekin aurretik jarri dira eta estropada osoan zehar distantzia hori mantentzeko gai izan dira. Azkenean, helmugako balizetan hondarribitarrek lau segunduko abantaila lortu dute Urdaibai Aviarekiko. Kaiku Producharen 'Bizkaitarrak', hirugarren postua lortu du NT2 Hondarribiarekiko 13 segundu galduz eta Astillero seigarren izan da 20 segundu galduz.

Lehen txandan, Orio Babyautok hasieratik amaierararte txanda dominatu du eta 19'29''02ko denbora lortuz, sailkapeneko laugarrenak izatea lortu dute. Honekin batera, bihar ohorezko txandan lehiatzeko plazerra izango dute. San Pedroko 'Libia'k, zortzigarrenak, kronoa 19'36''62ko denborarekin gelditu du eta Portugalete Eulen Zumaiarekin batera azkeneko bi postuak eskuratu dituzte 33 eta 40 segundu galduz.

Emozioz beteriko bigarren txandan, Cabo Sevillan jokaturiko estropadaren sentsazio txarrak kentzeko aukera izan du eta azkeneko luze ikusgarri batean bigarren txandako buru izatea lortu dute. Galiziarrak bostgarrenak izan dira sailkapen nagusian segundu batean Zierbena Bahías de Bizkaia gaindituz. Bestalde, Tirán Pereirak 19'37''52ko denbora markatu du eta San Juan Iberdrolak 19'39''96. Bi ontzi hauek bederatzigarren eta hamargarren izan dira hurrenez hurren.

Bihar XXXIII.Petronor Bandera

Gaurko emaitzen bidez, San Miguel Ligako sailkapen orokorra NT2 Hondarribiak zuzentzen du. Traineru honen atzetik, bi puntu eta bost puntuko aldearekin Urdaibai Avia eta Kaiku Producha aurkitzen dira. Bostgarren eta zazpigarren postuen artean, 13 punturekin hiru ontzi aurkitzen dira, denboraldiaren berdintasunaren izpide. Bihar San Miguel Ligak CaixaBank Koroaren hirugarren lehia XXXIII. Petronor Banderaren bitartez Zierbenan jokoan jarriko da 12.00etatik aurrera. 

Itzuli