Albisteak 2016

LEHIAKETA

22 Mar 2016

NT2 Hondarribiak berriz ere San Pedro

NT2 Hondarribiak berriz ere San Pedro

'Ama Guadalupekoa'k eta Hibaika Jamones Ancin, emakumezkoetan, San Pedroko larunbateko Testean protagonistak

37 ontzi gerturatu ziren Gipuzkoako Pasaia San Pedro herrira larunbatean. Bertan, San Miguel Liga hasi aurretik egiten den azkenetariko testa ospatu zen eta eguraldi txarra egin arren, jende asko hurbildu zen ontzien erakustaldia ikustera.

Gizonezkoen mailan, aurreko urtean CaixaBank Koroa eskuratu zuen talde berak, NT2 Hondarribiak, garaipena eskuratu zuen 19’42’’49ko denborarekin. Bigarrena, Urdaibai Avia izan zen ‘Ama Guadalupekoa’rekiko sei segundu galduz. Hirugarren postua, Orio Babyautorentzat izan zen 11 segundu utzita eta laugarren postua San Juan Iberdrolarentzat izan zen. Bostgarren tokian ‘Libia’ ontzia iritsi zen bere bizilagunarekiko segundu bakarra galduz. Seigarren postuan Zierbena Bahías de Bizkaia izan zen 25 segundu galduta NT2 Hondarribiarekiko eta azkenik, San Miguel Ligako taldeekin bukatzeko, Astillero izan zen zazpigarren eta Zumaia hamaikagarren.

Emakumezkoen mailan, Hibaika Jamones Ancinek lortu zuen lehenengo postua Euskotren Ligako txalpedunak diren San Juan Iberdrolaren aurretik. Errenteriarrek bederatzi segundu atera zizkioten traineru arroxari. Bestalde, Orio Babyauto hirugarren postuan amaitu zuen. Temo Deun ontzia izan zen veterano mailan garailea Arkoteren, Fortunaren eta Zarautzen aurretik.

Itzuli