Albisteak 2015

LEHIAKETA

18 Uzt 2015

NT2 Hondarribiak laugarrena lortu du Orion

NT2 Hondarribiak laugarrena lortu du Orion NT2 Hondarribiak laugarrena lortu du Orion

‘Ama Guadalupekoa’k irabazi du gaurkoan eta San Miguel Ligaren sailkapenaren lidertzan zeukan aldea zabaldu du, eta San Juan Iberdrola bera egin du Euskotren Ligan

Gaurkoan Oriok San Miguel Ligaren seigarren jardunaldia eta Euskotren Ligaren hirugarrena jaso ditu, XXV. Orioko Estropadak – III. Orioko Kanpina Bandera lehiatuz. Honela, garaipena NT2 Hondarribiarentzat izan da, laugarrena denboraldi honetan, eremuko errekorra lortuz 19’15”88ko erregistroarekin, Kaiku Produchari hiru segundoko aldea ateraz eta bost segundo Orio Babyautoko etxeko traineruari. Hondarribiarrak San Miguel Ligaren lidertzan zeukaten aldea handitu dute, 69 puntu lortuz, Urdaibai Avia baina 11 gehiago eta Orio Babyauto baina 16 gehiagorekin. “la Caixa” Patroi Onenaren sailkapenean Asier Zurinagak, Kaiku Produchako patroiak lidertza berreskuratu du bederatzi punturekin, Irakoitz Etxeberria, Orio Babyautoko patroiarekin berdindua.

Ohorezko txandak berriz protagonista bezala eduki du NT2 Hondarribia. Behin bere txandakideekiko aldea atera duenean, Kaiku Produchak aurreko txandan lortutako erregistroa hobetzeko lehiari ekin dio. Azkenik, Mikel Orbañanosen mutilek garaipena lortu dute, denboraldiko laugarrena, eta San Miguel Ligako lidertzan sendotu dira, Urdaibai Aviarekiko 11 puntuko aldea eta Orio Babyautorekiko 16 puntuko aldea lortuz. Ohorezko txandara itzuliz Orio Babyautok 19'21”12ko markarekin hirugarren postua lortu du. 'Bou Bizkaiak' zortzi segundoko atzerapena eduki du, laugarren izateko, eta Tirán Pereira seigarren izanda 19'36”84ko markarekin.

Kaiku Producha seguru atera da gaur eta bere txandan ez die aukerarik eman bere aurkariei, kronoa 19'19”08an geratuz eta bigarren postua lortuz estropadan. Hauen atzetik lehia bizia izan da San Pedro Ecolmare eta San Juan Iberdrolaren artean, moreentzako izan dena amaieranlau segundoko aldearekin. Sanpedroarrak bostgarren izan dira eta sanjuandarrak zazpigarren. Txanda Cabok itxi du, 19'46”36ko markarekin bederatzigarren sailkatuz.

Lehenengo txandan Astillero izan da dominatzaile argia, hasieratik ihes eginez eta kronoa 19'44”72n geratuz, zortzigarren izateko balio izan diona. Bestalde, Zierbena Bahías de Bizkaiak lehia gogorra izan du Portugalete Eulenekin lau segundoko aldearekin amaituz, hamargarren izateko eta 'jarrilleroak' hamaikagarren izan dira. Estropada Samertolameu Rodman Groupek itxi du 20'14”68ko denborarekin.

San Juan Iberdrola Euskotren Ligan

Euskotren Ligan berdintasuna izan da nagusi eta horren adibide da ziabogara denak segundo berean iritsi direlako. Azkenik, garaipena segundo bakar batengatik erabaki da eta III. Orioko Kanpina Bandera San Juan Iberdrola, lehengo urteko txapeldunaren popara joan da 10'28”02ko denborarekin, honela liderraren “la Caixa” maillota berreskuratuz. Atzetik, Zumaia Salegi Jatetxea segundo bateko aldearekin iritsi da. Hirugarren postuarengatiko lehia ere oso estua izan da Hibaika Jamones Ancínentzako joanik hirugarren postua Orio Babyautorekiko 8 dezimako aldearekin.

Bihar VII Ambilamp Bandera

San Miguel Liga eta Euskotren Liga Portugaleteko uretan izango dira eguerdiko 12:00etatik aurrera IV Euskotren Bandera eta VII Ambilamp Bandera “Reciclamos la luz” jokoan jarriz.

Itzuli