ACT TV 2015

BEREZIAK

22 Abu 2015

NT2 Hondarribiarentzat garaipena bere zaleen aurrean

NT2 Hondarribiarentzat garaipena bere zaleen aurrean

Hondarribiko XXVIII. Bandera - GP Mapfre etxean geratuko da NT2 Hondarribiaren garaipenaren ostean

Gaurko egunean Hondarribia berdez jantzi da San Miguel Ligako 12 traineruei ongi etorria emateko Hondarribiko XXVIII. Bandera - GP Mpfre honetan. Azkenean garaipena etxean geratu da NT2 Hondarribiaren garaipen berri batekin, Urdaibai Aviarekiko 6"30 eko abantailarekin. Honela, Mikel Orbañanosen mutilek oraindik gehiago ireki dute aldea San Miguel Ligaren sailkapen nagusian eta 160 punturekin dira jada, Urdaibai Avia baina 17 gehiagorekin. "la Caixa" Patroi Onenaren Garaikurrean Irakoitz Etxeberriak lidertzan jarraitzen du beste aste batez.

Ohorezko txandak lau ontziak urduriarazi dituen eguraldi aldaketa batekin jaso ditu. Azkenik, NT2 Hondarribiak lortu du garaipena Hondarribiko XXVIII. Bandera - GP Mapfre-n 19'36"42ko denborarekin, bigarren izan den Urdaibai Aviari 6"30eko abantaila ateraz. Hirugarren postua Orio Babyautorentzat izan da oso amaiera estu batean, non bermeoarrak atera diren garaile 6 zentesimako aldeagatik. Kaiku Produchak itxi du txanda 19'58"12ko denborarekin, laugarren postua lortuz.

Aurtengo denboraldian ikusten ari garen bezala, gaurkoan ere, bigarren txanda sekulako ikuskizuna eman du, lau traineruak 3" aldean iritsi direlarik helmugara. Gaurko lehian Cabo izan da garaile 20'00"56ko erregistroarekin. San Juan Iberdrola, 20'01"46ko markarekin seigarren izan da. Atzetik, Tirán Pereira eta San Pedro Ecolmare zazpigarren eta zortzigarren postuan sailkatu dira, hurrenez hurren.

Gaurko lehenengo txandan Astilleroren 'San José'k ez die inolako aukerarik eman bere txandakideei eta hasieratik amaierara txandaren burua markatu du amaieran 20'11"52ko denborarekin iritisiz. Kantabriarran bederatzigarren postuan amaitu dute estropada. Atzetik, Portugalete Eulenen 'Jarrillera'k hamargarren postua markatu du irabazleengandik 52"74ra. Samertolameu Rodman Group hamaikagarren izan da gaur 20'40"80ko erregistroarekin eta Zierbena Bahías de Bizkaiak itxi du sailkapena 20'42"76ko denborarekin.

Bihar, Portugaleten

Bost jardunaldi bakarrik geratzen dira 2015eko San Miguel Liga honi amaiera emateko eta hemendik aurrerako estropada guztiak Bizkaiako uretan lehiatuko dira. Hemendik aurrerako txanden eraketa guztiak San Miguel Ligaren sailkapen nagusiaren arabera egingo dira. Lehena, bihar 12:00etatik aurrera jokatuko da Portugalete, XXXIV Noble Villa de Portugalete lehiatuz.

Itzuli