ACT TV 2015

BEREZIAK

04 Uzt 2015

NT2 Hondarribiarentzat garaipena III Nauta Sanxenxo Banderan

NT2 Hondarribiarentzat garaipena III Nauta Sanxenxo Banderan

'Ama Guadalupekoa'k garaipena lortu du berriro, segundu bateko aldearekin Caborekiko, eta lidergotzan jarraitzen du

Sanxenxok San Miguel Ligaren ur galiziarretako ibilbideari hasiera eman dio berriz ere. Estropada hau San Miguel Ligaren bigarren jardunaldiari dagokio eta bertan, NT2 Hondarribiak garaipena lortu III Nauta Sanxenxo Banderan, 19'54”72ko marka ezarriz, eta Cabori segundo bateko aldea ateraz. Hirugarren postua San Juan Iberdrolarentzat izan da, hiru segundora, eta Tirán Pereirarentzat izan da laugarren postua. 'la Caixa' Patroi Onenaren sailkapenean, Asier Zurinaga, Kaiku Produchako patroiak, lider jarraitzen du bost punturekin.

Ohorezko txandaren ezaugarri nagusia NT2 Hondarribiaren agintea izan da, hasieratik estropadaren burua hartu du hasieratik eta ez die aukerarik eman bere txandakideei. Ioseba Amunarrizen mutilentzat, lehia Caborekin izan da, ordurarteko denbora onenaren jabe zirenak. Baina 'Ama Guadalupekoa'k bere bertsiorik onena atera du berriro, eta Malagan segundo erdiko aldea atera ondoren, gaurkoan segundu terdikoa izan da aldea, bigarren bandera etxera eramateko balio izan diena, 19'54”72ko denborarekin. Orio Babyauto izan da bigarren txanda, kronoa 20'04”72n geratuz seigarren postua lortzeko. Kaiku Producha eta Urdaibai Avia zortzigarren eta bederatzigarren izan dira hurrenez, 20'14”84 eta 20'16”60ko markekin, hurrenez hurren.

Bigarren txanda berdintasunak markatu du. Cabo, lehen hiru luzeetan azkena joan arren, barruan zeukaten guztia atera dute eta sekulako azken luze baten ondoren bere lehiakide guztiak atzean utzi ditu. Caboko zaletuen danborren erritmoarekin, Gustavo Vázquezen mutilak 19'56”56ko marka ezarri dute, bigarren postua lortzeko. Bitartean, San Juan Iberdrola galiziarrengandik segundo batera iritsi da, hirugarren postua lortuz. Tirán Pereirak 20'01”60ko denbora egin du, laugarren izateko, eta Astillero 20’04’’60rekin, bostgarren izan da.

Lehenengo txandan, San Pedro Ecolmarek lehenengo postua mantendu du hasieratik amaieraraino, eta amaieran 20'13”54ko denbora markatu du, zazpigarren postua lortuz. Atzetik, Zierbena Bahías de Bizkaia eta Portugalete Eulenen arteko lehia gogorra izan dugu, eta batera joan dira estropada guztian zehar. Amaieran, galipoek lortu dute bigarren postu hori, sanpedrotarrengandik bederatzi segundotara, hamargarren postua lortuz. Portugalete Eulenen 'Jarrillera', hondarribiarrengandik 31 segundora, hamaikagarren izan da, eta Samertolameu Rodman Group azkena izan da 21'03”98ko denborarekin.

Bihar Moañan

NT2 Hondarribia lider dela, Cabo eta San Juan Iberdrolarekiko sei puntuko aldearekin, San Miguel Liga Moañara iritsiko da 12:00etatik aurrera bihar XXXIII Concello de Moaña Bandeira – V GP Fandicosta jokoan jartzeko, denboraldiko hirugarren jardunaldiari dagokiona.

Itzuli