Albisteak 2017

BEREZIAK

03 Mai 2017

Ohorezko txanda, Kaiku Producha-ren berezko lurraldea

Ohorezko txanda, Kaiku Producha-ren berezko lurraldea

José Luis Cruces “Garru”, Sestaoko taldearen entrenatzaileak, ‘Bizkaitarra’ren proiektu berriaren buru da

Astero bezala Eusko Label Ligako beste talde baten nobedadeak ezagutzeko unea da, kasu honetan José Luis Cruces “Garru”, Kaiku Producha-ren entrenatzaile berriaren eskutik. Sestaoko kluba, entrenatzaile kantabriarra buru duela, proiektu berri batean murgildu da, non harrobiko arraunlariei garrantzia handia emango zaien. Bederatzi aldaketa egon dira taldean aurreko urteari dagokionez, eta horregatik, aurredenboraldiaren zati handi bat udarara egoerarik onenean iristeko oinarri on bat eratzera zuzendu du “Garru”-k.

Bere taldea “ohorezko txandan banderak lehiatzen” ikustea gustatuko litzaioke ‘Bizkaitarra’ko prestatzaileari, baina argi dauka postu hoiek lortu nahiean talde zerrenda handi bat egongo dela eta ez dela batere erraza izango. Taldearen “adorea eta borroka” dira “Garru”-ren ustetan bere taldeari udarako helburuak lortzen lagunduko dioten ezaugarri nagusiak.
 

Itzuli