Albisteak 2014

LEHIAKETA

16 Uzt 2014

Orio arraunaz tintatzen da

Orio arraunaz tintatzen da

Udalerri gipuzkoar honetan jokatuko da igandean 12.00etatik aurrera XXIV. Orioko Estropadak - Orioko Kanpina II Bandera

Gaur goizean ospatu da XXIV. Orioko Estropadak - Orioko kanpina II Banderaren aurkezpena, aurtengo San Miguel Ligaren denboraldiko zazpigarren jardunaldiari eta Euskotren Ligako laugarren jardunaldiari dagokiona. Bertara gerturatuko dira, hortaz, momentuko 16 traineru hoberenak bandera lehiatzeko, oriotarrentzako egun handi batean: Bixigu Eguna.

Probaren estropada-eremua aldatu egingo da azkeneko urtekoekiko. Estropada Oria ibaira lekuz aldatuko da, barneko balizak Herriko Plazaren ondoan dituelarik, eta kanpokoak, Matondo zonaren inguruan. Beste berritasun bat estropadaren formatua izango da. Orioko estropada hau erlojupeko proba bat izango da, non ontziek hiru miliako ibilbide bat egin beharko dute, lau luze eta hiru ziabogarekin. Traineruak, berriz ere, hiru txandatan egongo dira banaturik eta sailkapenaren arabera banatutak egongo dira.

Gaur goizeko aurkezpenean izan dira, irabazleei emango zaizkien bi banderez gain, Beñat Solabarrieta, Orioko udalerriko alkatea; eta Ibon Huegun, Orio Arraun Elkarteko presidentea. Biek nabarmendu nahi izan dute San Miguel Ligaren ailegaera Oriorentzat ain garrantzitsua den Bixigu Eguna bezalako egun batean izatea, jende ugari egongo delako bertan egun guztian zehar. Bere aldetik, Ibon Huegunek gogorarazi du 'la Caixa' Koroa ikusgai dagoela Orioko 'la Caixaren' egoitzan, Eusko Gudari kaleko 22. zenbakian.

Euskotren Ligako lau taldeak

Lehengo asteko sailkapenaren ondoren, Euskotren Ligako lau ontziak jardunaldi bikoitz batean lehiatuko dira, denboraldiko hirugarren eta laugarren jardunaldiei dagozkienak. Bertan izango dira Zumaia, Hibaika Jamones Ancín, Samertolameu eta San Juan Iberdrola, garailearen 'la Caixa' maillota lortzeko.

Itzuli