Albisteak 2022

LEHIAKETA

14 Uzt 2022

Orio Kanpina banderak jokoan izango dira larunbatean

Orio Kanpina banderak jokoan izango dira larunbatean Orio Kanpina banderak jokoan izango dira larunbatean

Uztailaren 16an Orion jokatuko dira Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako bosgarren jardunaldiak, Orio Kanpina X. banderak. Kirol probak aurkezteko agerraldia egin dute gaur goizean Anuska Esnal Orioko alkateak, Udaleko Kirol batzordeko kide diren Jose Angel Iparragirrek, Bittor Andresek, Jon Basurkok eta Ana Priedek, eta Iosu Esnaola Orio Arraun Elkarteko presidenteak, Orio Kanpinean.

Esnalek nabarmendu duenez, "ikusgarritasun handiko probak dira asteburukoak. Larunbatekoa hondartzan izango da, eta traineruak olatuak hartzen ikustea ederra izaten da". 

Uztailaen 16an Orio Kanpina X. banderak jokatuko dira. Estropada-eremua iazko bera izango da: Orioko kanpoko barraren aurretik abiatu eta Mollarri aldera. Euskotren Ligako emakumezkoen proba 17:40ean abiatuko da, eta lau traineruk hartuko dute parte. 1,5 itsas-milia egin beharko dituzte, hau da, 2.778 metro, bi luzetan banatuta eta ziaboga bakarrarekin.

Haien ostean, 18:13an, jokatuko da Eusko Label Ligako gizonezkoen proba. Hiru itsas-milia edo 5.556 metroko distantzia egin beharko dute, lau luzetan banatuta eta hiru ziabogarekin. 

Arraun Elkarteko presidente Iosu Esnaolak adierazi bezala, aisialdi-gunea Ikastola aurreko plazan instalatuko da larunbatean. Bertan Eusko Labeleko produktuak jateko eta edateko aukera izango dute bertaratzen direnek eta, horrez gain, pantaila erraldoia jarriko da, estropada bertan ikusi ahal izateko.
 

 

📸 Orioko Udala

Itzuli