Albisteak 2017

BEREZIAK

27 Eka 2017

Patroien arteko borroka handia

Patroien arteko borroka handia

Eusko Label Ligaren hasierarekin batera Patroirik Onenaren CaixaBank Garaikurraren lehiari ere hasiera emango zaio 

Uda honetan, CaixaBank Koroa lortzeko lehian jardungo duten 12 traineruetako patroiek, aldi berean, patroirik onenaren lana saritzen duen saria eskuratzen saiatuko dira, Patroirik Onenaren CaixaBank Trofeoa. Aurreko urteko garaileak, San Juan Sumelec-eko Endika Pérez eta Unai Oliden patroiak, hirugarren urtez, jarraian, titulu hori mantentzen saiatuko dira eta gainerakoak, aldiz, hura eskuratzen saiatuko dira. Garaikur honen bitartez, patroiek Eusko Label Liga osatzen duten 18 jardunaldietan zehar egindako lana sarituko da. Horrela, azken urteetan egin den bezala, GPSaren bitartez zehaztutako irizpide objektibo batzuk jarraituz, patroien lana eta gaitasunak sarituko dira hiru, bi eta puntu batekin. Sailkapenean buru dagoen patroia, CaixaBankeko mailot txuria jantzita joango da. Denboraldi honetan Magia Sportek, Eusko Label Ligako Official Partnerrak, diseinaturiko mailot txuriak estreinatuko dira.

Batzorde Teknikoa izango da patroien abileziak, estropada bakoitzean, puntuatuko dituena. Sailkapena eratzeko, estropadan zehar epaileek egiten duten jarraipenaz gain, GPSen bitartez informazio zehatza jasoko du Batzordeak. GPSak, traineruak egindako metro kopurua, hiru ziabogak egiteko egindako denbora (baliza baino 50 metro lehenagotik 50 metro ondorenera) eta patroiak egindako lanaren faktore erlatiboa (ibilbidearen denbora/abiadura eta ontziaren ziabogak emateko denbora/abiadura) kontuan hartuko ditu. Datu guzti hauek jaso eta gero, hori guztia ondoen egiten duen patroiak hiru puntuak jasoko ditu, bigarrenak bi eta hirugarrenak bat.

Bestalde, aurten, berrikuntza garrantzitsu bat egongo da patroirik onenek lortutako puntuazioak saritzerakoan. Orain arte, klub bereko patroiek lortutako puntu guztiak batzen ziren. Horrela, puntu gehienak zituen taldeak irabazten zuen Patroirik Onenaren CaixaBank Garaikurra. Aurtengo edizioan, ordea, patroiek bakarka batuko dituzte puntuak. Hori dela eta, patroi irabazle bakarra egongo da.

Itzuli