Albisteak 2017

LEHIAKETA

04 Mai 2017

Playoff-arengatiko lehiak forma hartzen du

Playoff-arengatiko lehiak forma hartzen du

ARC eta LGT-ko 12 klubek eskatu dute Bermeo eta Portugaleten jokatuko diren playoff jardunaldietarako gonbidapena

Gero eta gutxiago geraten da udarako traineru denboraldiari hasiera emateko eta talde guztiak euren helburuak zehazten hasiak dira. ARC eta LGT ligetan parte hartuko duten klubek, ACT-rengatik gonbidatuak izango balira, datorren irailaren 16 eta 17an Bermeon eta Portugaleten jokatuko diren igoerako playoff-ean Eusko Label Ligan hamaikagarren sailkaturiko taldearekin lehiatzeko lau txarteletako bat (bi liga bakoitzeko) lortzen saiatuko dira, non data horietan CaixaBank Coroa lortzeko azkeneko bi jardunaldiak jokoan jarriko diren.

Euren txapelketetan sailkapena lortuko balute, igoerako playoff-a jokatzeko gonbidapena eskatu duten taldeak hauexek dira. ARC-ren aldetik, Deustuko A.T, Getariako A.E, Isuntza A.E, C.D.R. Kaiarriba A.E., S.D.R. Pedreña, Itsasoko Ama A.E, Zumaiako Telmo Deun A.K.E eta San Nikolas A.T. Aldiz, LGT-tik, C.D.R Puebla, C.D.R Mecos-Mondariz, S.D. Samertolameu eta Amegrove C.R-k eman dute euren izena gonbidapena eskatuz.
 

Itzuli