Albisteak 2011

LEHIAKETA

26 Abu 2011

PRENTSA AGIRIA

PRENTSA AGIRIA

Kirol zigorra, Play Off-a eta Sailkapen Nagusiko irizpideak.

1.- ACTk elkarteko diziplina epaileak Asier Zurinaga kirolariari 601 euroko isuna jartzea erabaki du, Zarauzko Ikurrinako lehen jardunaldian ara hauste larri bat egin izanagatik. Estropadako epaileek arau hauste hori jaso zuten jardunaldiko aktan.

2.- Bestalde, eta elkarteko lehiaketa batzordeak hala adostuta, 2011ko liga erregularreko 12. sailkatuak denboraldi honetako jaitsiera/igoera kanporaketan parte hartzeko aukera edukitzea adostu du. 12. sailkatuak kanporaketa horretan izango duen parte hartzea eta lortzen dituen emaitzak kasu bakarrean bakarrik hartuko lirateke aintzat: bere behin-betiko sailkapena 11. postua izatea. Elkarteko klub baten aurka ustez dopinaren aurkako arauak hausteagatik abiatutako zigor espedientea argitu ostean jakingo da hori. 11. sailkatuaren parte hartzeari dagokionez, bere emaitzak kasu bakarrean hartuko dira aintzat: zigor espedientea argitu ostean bere postua 11. izatea. Espediente horren ondorioz, 2011ko liga erregularreko bere sailkapena 10. postua balitz, 2012 sasoian elkarteko bazkide izateko eskubidea aitortuko litzaioke, kirol merituak aintzat hartuz, eta igoera/jaitsiera kanporaketan lortzen duen emaitza bat edo beste izan.

3.- San Miguel Ligako sailkapen nagusian ontzi ezberdinen artean puntu berdinketa gertatzeko aukera dago, eta elkarteko arautegiko 13. artikuluan agertzen da ze lau irizpide erabiliko diren berdinketa horiek hausteko.

1.) Puntuagarriak izan diren estropadetan lortutako garaipen (lehen postu) kopuru handiena.

2.) Berdinduta geratu diren taldeen arteko lehian, garaipen (sailkapen hobeak) kopuru handiena.

3.) Sailkapen onena azken estropada puntuagarrian.

4.) Berdinduta geratu diren bi traineruen arteko zozketa (azken estropadan denbora berdin-berdinarekin helmugaratzen badira).

13. artikulua azaltzeko adibide ona da Camargo eta Orioko ontziak mantentzen ari diren lehia estua (artikulu hori puntuagarri izan diren estropadetako berdinketetan erabiltzen da). Litekeena da aipatutako 13. artikulua erabili behar izatea, bi ontzi horien arteko berdinketaren bat hausteko, berdinketaren bat gertatuko balitz.

Gaur-gaurkoz, Oriok puntu bateko aldea kentzen dio Camargori. Azken sailkatua da Camargo. Geratzen diren bi estropadetako bakoitzean (Orio eta Castro), bietako batek bere aurkaria gainditzen badu, eta bietako inork bandera irabazten ez badu, edo helmugan denbora berdin-berdina lortzen ez badute, 13. artikulura jo beharko genuke, puntu kopuruan berdinduta baleude,.

Artikulu horretako lehen irizpideak ez luke egoera argituko, ez Oriok, ez Camargok, ez dutelako banderarik irabazi. Bai Orio, bai Camargo, zazpi aldiz sailkatu dira bata bestearen aurretik, eta azaldu den kasua emango balitz, zortzi alditan errepikatuko litzateke egoera. Gauzak horrela, 13. artikuluko hirugarren irizpidea hartu beharko litzateke aintzat: berdinketa Oriok eta Camargok Castroko estropadan lortutako sailkapenaren arabera hautsiko litzateke.

Itzuli