Albisteak 2014

BEREZIAK

14 Abe 2014

Prentsa eta ACTren arteko festa erraldoia

Prentsa eta ACTren arteko festa erraldoia

Elkarteko traineruak irabazi du estropada 8’03’’10 denborarekin eta kazetariek, ordea, 8’18’’60 marka egin dute

Pasaiak gaur goizean San Miguel Liga eta Euskotren Ligako berriak eramaten dituzten kazetarien eta ACTko zuzendarien arteko estropada berezi bat izan du. Goizeko 9.00tan hasi da jardunaldia eta Juan Mari Etxabek, arraunlari ohia eta San Juan Iberdrolako nesken entrenatzailea, klase praktiko bat eman die ‘arraunlari’ berriei.

‘Clinic’ berezi hau bukatu ostean, traineruak prestatzera abiatu dira. San Juan Iberdrolako traineruan, Prentsakoak joan dira, eta San Pedro Ecolmarekoan, bestalde, ACTkoak aritu dira. Ontziratzea eta gero, bi traineruek berotze ariketak egin dituzte. 10.30k aldera, Roi Vega epaileak irteera eman du estropadari eta ACTk bere branka erakutsi nahi izan du. Prentsako traineruak ez du estropadaren erritmoa galdu eta lehenengo balizak segundu gutxi galdu izan ditu. Momentu hortatik, ACT traineruak bere erritmoa ezarri du eta aldea handitu du. Azkenenan, eta ziaboga indartsuak egin eta gero, Elkarteko traineruak garaipena lortu du 8’03’’10 denborarekin. Kazetariek, bestalde, 8’18’’60 marka egin dute.

Elkarteko traineruan Josune Ugarte, Mikel Rubio, Javi Rivero, Iñigo Garmendia, Joserra Garate, Oihana Cereijo, Miguel Vieitez, Kalixa Silanes, Eugenio Fenández, Juan Mari Etxabe, Isi Sistiaga, Xabi Zubiri, Mario Vidal eta Inder Paredes aritu dira. Azkenengo honek, garaipenaren bandera jaso du. Beste aldean, Kepa Iribar, Adrià Llagostera, Gaizka Lasa, Julen Ensnza, Jabier Izquierdo, Aner Gondra, Unai Elizasu, Imanol Arruti, Xabi Larrañaga, Manu Maritxalar, Iñigo Goñi, Iban Biaga, Xarpas eta Patxi Egurrola egon dira.

Jardunaldia bukatzeko, San Juaneko egoitzan hamaiketako bat egin da eta ACTko presidenteak, Pedro Andueza, bere zuzendaritza batzordearekin, bertaratu diren guztiei eguberri on bat eta urte berri zoriontsu bat opa die. 

Denborak

ACT: 1'47'' - 3'55'' - 6'00'' - 8'03''10 
Prensa: 1'56'' - 4'08'' - 6'17'' - 8'18''60 

Itzuli