Albisteak 2017

BEREZIAK

17 Abe 2017

Prentsak berriz garaipeneko etorbidean

Prentsak berriz garaipeneko etorbidean

Kazetarien traineruak irabazten dio ACT-koari eta garaipena lortzen du 35 segunduekin 

Pasaiak gaur goizean Eusko Label Liga eta Euskotren Ligako berriak eramaten dituzten kazetarien eta ACTko zuzendarien arteko estropada berezi bat izan du. Beroketa egin eta gero, traineruak prestatzera abiatu dira. Ontziratzea eta gero, bi traineruek berotze ariketak egin dituzte. 11.00ak aldera, epaileek irteera eman dute estropadari eta ACTk bere branka erakutsi nahi izan du. Bi traineruak ez dute estropadaren erritmoa galdu eta lehenengo zatian parez pare joan dira. Azkenengo metroetan, kazetarien traineruak bere erritmoa ezarri du eta aldea hartu du garaipena lortuz 7'30"22 denborarekin. Prentsakoek, bestalde, 8'05"46 marka egin dute.

Jardunaldia bukatzeko, San Juan Sumelec-eko egoitzan hamaiketako bat egin da eta ACTko presidenteak, Borja Rodrigo, bere zuzendaritza batzordearekin, bertaratu diren guztiei eguberri on bat eta urte berri zoriontsu bat opa die. 

Denborak

1- Prentsa: 1'46" | 4'05" | 6'09"|  7'30"22

2- ACT: 1'32" | 3'31" | 5'38" | 7'30" | 8'05"46 (+35"24)

Itzuli