ACT TV 2016
BEREZIAK
11 Eka 2016
San Miguel Liga Galaz janzten da
Denboraldi berria Euskalduna Jauregian aurkeztu da urtemugaren zaporearekin, izan ere, San Miguelek eta ACTk 10 urteko elkartasuna ospatzen dute
700 gonbidatu baino gehiago hurbildu dira arratsalde honetan Bilbora San Miguel Ligako eta Euskotren Ligako hasiera ematen dion Galaren lekuko izateko. Cita hau urtemugaren zaporearekin aurkeztu da, izan ere, Mahou-San Miguelek 10 urte betetzen ditu ACTarekin nabigatzen eta txapelketa honi izena ematen. Anjel Alkain izan da aurreko urteko kirol merituak entregatzeko balio izan duen ekitaldiaren orkesta zuzendaria. Hau baino lehen, Laurobak, gipuzkoako pop-rock taldeak, hiru kanta interpretatu dituzte eta horien artean Himno a las Trainerasen pop-rock bertsioa aurkitzen da.
Galan entregatu diren premioen artean, bi Hondarribiaruntz joan dira. Izan ere, 'Ama Guadalupekoako' gizonek traineru azkarrenaren saria jaso zuten VI Bilboko Banderan 4'81 metro segunduko egin ondoren. Ohiane Agirregoitia, Bilboko Udaletxeko Gaztediaren eta Kirolaren zinegotzia, izan da saria entregatu duen pertsona. Berdeek ere entrenatzaile honenaren saria jaso dute, Mikel Orbañanoretzat izan dena eta San Miguel Ligako entrenatzaileek bozkatuta izan dena. Azken honi, Athletic Clubeko atezain mitikoak, Jose Ángel Irabarrek, saria entregatu dio. Kirol merituaren saria Astillerorentzat izan da. Sari honen bidez, talde kantabriarrak 50 urteko historian egindako lana baloratzen du. Sari hau, Sergio Paredesek, Sevilla-Betis Estropadaren Zuzendariak, entregatu dio, justu estropadaren 50. urteurrenean. Bestalde, Cabok bi sari jaso ditu, lehena, Cristina Uriareteren, Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politikoaren Sailburuaren, eskuetatik harrobi onena saritzen duen premioa entregatu zaio. Bigarrena, zale onenaren saria izan da eta Mariana Garbisuk, Mahou-San Miguelen Product Managerrak entregatu du. Aurreko denboraldiko patroi onenak bezala, San Juan Iberdrolako Endika Perez eta Jon Ormazabalek Ruben Riañok, Euskadi eta Kantabriako Instituzioen Zuzendariaren, eskuetatik saria jaso dute. Estropada onenaren antolamendua goraipatzen duen saria Ral Club Mediterraneok III Euskadi Basque Country Bandera antolatzeagatik jaso du eta Juan Fanjulek, Molabe S.A.ko Zuzendariak, saria entregatu du. Azken sari hau, cluben bozkaketaren bidez saritzen da. Azkenik, ohorezko saria Patxi Hidalgori eman zaio, ACTko hasieratik Batzore Teknikoan egondako urteak baloratuz. Saria, Eugenio Fernandezek, orain arte Batzorde Tekinikoko bere laguntzailea izan denak entregatu dio. Sari berezia, hilondoko izenean, Josetxo Fernández Vaquerizarentzat izan da, duela gutxi eraila.
Gainera, Galak San Miguel Ligaren eta Euskotren Ligaren edizio berriak aurkezteko balio izan du. Aurten, gaueko hitzaldiak Ana Oregik, Ingurumenaren eta Lurralde Politikako Sailburuak; Kepa Badiolak, Euskadi eta Kantabriako CaixaBankeko Zuzendariaren; Mariana Garbisuk, Mahou-San Miguelen Product Managerrak; eta Pedro Anduzak, ACTko Lehendakariak, egin dute.
Danny Boy-Riveraren monologaren bitartez gonbidatuen irribarreak sortu ditu eta aperitibo baten bidez, Galari amaiera eman zaio.