ACT TV 2014

BEREZIAK

09 Uzt 2014

San Miguel Liga Kantabrian lehorreratzen da

San Miguel Liga Kantabrian lehorreratzen da

Larunbat honetan jokatuko dira, 17.00etatik Aurrera, Marina de Cudeyo IX Bandera – Dynasol Sari Nagusia eta Euskotren Ligako lehen jardunaldia

Mediterraneo eta Atlantikoko uretan ibili ondoren, txapelketa kantabriar itxasora itzultzen da, Pedreñara hain zuzen ere. Bertan, 17.00etatik aurrera jokatuko da San Miguel Ligako laugarren jardunaldia jokoan jarriko den Marina de Cudeyo Bandera – Dynasol Sari Nagusiarekin. Gainera, jardunaldi honekin batera, Euskotren Ligari hasiera emango zaio 16.30etatik aurrera. Estropada honetan, emakumezkoen zazpi traineru lehiatuko dira denboraldi guztian zehar lehengo urteko txapelduna den Zumaiarekin batera arraun egiteko 3 lekuengatik.


Gaur goizean ospatu da bi bandera hauen aurkezpena Marina de Cudeyo Udaletxeko ospakizun-aretoan. Federico Aja, Udalerriko alkateak, herrian maila honetako lehiaketa bat egotearen garrantzia nabarmendu nahi izan du. 22.500 euroko diru sariak banatuko diren San Miguel Ligako estropada honetan, estropada-eremuaren barneko balizak Pedreñako kaian egongo dira kokatuak eta, ohitura den bezala, ibilbidea hiru miliakoa izango da, lau luze eta hiru ziabogatan banaturik.


Larunbateko jardunaldi guztietan gertatzen den bezala, txanden eraketa sailkapen nagusiak ezarriko du. Honela, lehenengo txandan Urdaibai Avia, Pedreña, San Pedro Ecolmare eta Portugalete Eulenek egingo dute arraun; bigarren txandan Astillero, Cabo, Zierbena Bahias de Bizkaia eta San Juan Iberdrola izango dira; azkenik, ohorezko txandan, Tiran Pereira, Kaiku Ambilamp, Hondarribia Orsa eta sailkapeneko liderra, Orio Babyauto, egongo dira arraunean.


Emakumeak 16.30etan
Bestalde Euskotren Ligari 16.30etan emango zaio hasiera eta Zumaiarekin batera, San Juan Iberdrola, Cabo, Orio Babayuto, Hibaika Jamones Ancín, Samertolameu, Getaria Zarautz y Santoña Grupo Tanet hiru plaza horiengatik lehiatuko dira milia eta erdiko ibilbide batean minututik minutura aterako diren erlojupeko saio batean.

Aurkezpenera gerturatu dira ere Salvador Ruíz, Dynasoleko zuzendaria; eta Calixto Presmanes, Pedreñako presidentea. Denek egin nahi izan dute larunbatean estropada honeako jardunaldi bikoitzera ahalik eta jende gehien gerturatzeko deialdia arraunaz goza dezaten.

Itzuli