Albisteak 2015

BEREZIAK

17 Uzt 2015

San Miguel Ligak bere bidea jarraitzen du

San Miguel Ligak bere bidea jarraitzen du

Orio eta Portugaletek taldeen progresia proban jarriko du

Behin III “la Caixa” Bandera eta IV Euskolabel Bandera jokatu ondoren, San Miguel Ligak eta Euskotren Ligak taldak proban jarriko ditu. Asteburu honetan gizonezko txapelketak XXV. Oriko Estropadak jokatuko ditu larunbatean eta VII Ambilamp Bandera igandean Portugaleten. Esukotren Ligaren kasuan, larunbatean III. Orioko Kanpina Bandera lehiatuko da eta igandean IV Euskotren Bandera.

Kontxako badian ikusiriko berdintasunaren ondoren, San Miguel Liga oso zirraragarri iristen ari da. NT2 Hondarribia lider bezala dago 57 punturekin, 8 puntu Urdaibai Aviaren gainetik eta 14 Orio Babyautorengandik. “la Caixa” Patro Onenaren sailkapenean San Juan Iberdrola dago lehen postuan 7 punturekin, Irakoitz Etxeberria, Orio Babyautoko patroiarekin berdindua.

Larunbatean XXV. Orioko Estropadak lehiatuko dira erlojupeko formatuan, San Miguel Ligaren seigarren jardunaldiari dagokiona. Aurreko denboraldian Urdaibai Aviak lortu zuen garaipena 17'37”94ko denborarekin eta segundu bat baina gutxiagoko aldea besterik etzio atera Orio Babyautori (+0”96). Aurtengo ibilbideak 3 itsas miliako luzeera izango du, lau luze eta hiru ziabogarekin, irteera eta amaierako balizak herriko plazaren parean kokaturik daudelarik. Txanden eraketa San Miguel Ligaren sailkapen nagusiaren araberakoa izango da, Beraz, lehenengo txandan Samertolameu Rodman Group, Portugalete Eulen, Zierbena Bahías de Bizkaia eta Astillero arituko dira. Bigarrenean aldiz, San Pedro Ecolmare, Kaiku Producha, San Juan Iberdrola eta Cabok egingo dute arraun. Azkenik, ohorezko txandan, Tirán Pereira, Orio Babyauto, Urdaibai Avia eta NT2 Hondarribia lehiatuko dira.

San Miguel Ligako estropada jokoan jarri aurretik, III. Orioko Kanpina Bandera lehiatuko da, Euskotren Ligaren hirugarren jardunaldiari dagokiona, erlojupeko formatuan ere. Ligako lau sailkatuak itsas milia bat eta erdiko ibilbidea osatuko dute, bi luze eta ziaboga batekin. Irteera ordena Euskotren Ligaren sailkapen nagusiaren araberakoa izango da, beraz, Hibaika Jamones Ancín izango da lehena irteten, Orio babyauto, San Juan Iberdrola eta Zumaia Salegi Jatetxeaz jarraitua.

Igandean, VII Ambilamp Bandera jokatuko da Portugaleten, txapelketaren zazpigarren jardunaldiari dagokiona. Bertan, 12 traineruek Zubi Esekiaren azpitik igaroko den hiru itsas miliako estropada eremu batean lehiatuko dira, hiru ziaboga eta lau luzerekin. San Miguel Ligan jokaturiko bandera honen lau edizioetan, lau irabazle desberdin izan dira: Astillero (2010), NT2 Hondarribia (2011), Kaiku Producha (2012) eta Tirán Pereira (2013), kantabriarrena izanik denborarik onena, 19'04”13. Estropada hau ez da desberdintzen lehenengo bi sailkatuen artean desberdintasun handiak edukitzeagatik. Aurreko edizioetatik batek bakarrik eduki du lehenengo bi sailkatuen artean 10 segundoko aldea baina handiagoa, 2012an Kaiku Produchak 13”62ko aldea atera zien hondarribiarrei.

Euskotren Ligak, aldiz, igandean 12:00etatik aurrera bere laugarren jardunaldia jarriko du jokoan, IV Euskotren Banderarekin, non lehenengo aldiz lau talde sailkatuak batera arituko diren txanda berean. Lau parte-hartzaileak itsas milia bat eta erdiko ibilbide bat osatu beharko dute, bi luze eta ziaboga batekin.
 

Itzuli