Albisteak 2015

BEREZIAK

01 Eka 2015

San Miguel Ligara igotzeko lehia

San Miguel Ligara igotzeko lehia

San Miguel Ligarako igoera jardunaldiak irailaren 19 eta 20ean jokatuko dira Bermeo eta Portugaleten, hurrenez hurren

Denboraldia hastear dagoela talde askok beraien dokumentazioa entregatu dute denboraldi amaierako bi playoff jardunaldietan parte hartu ahal izateko, non arraunaren goi mailan arraun egiteko bi postu jokoan jarriko diren. Playoff-etako bi jardunaldi hauek, azken urteetan egin izan den bezala, San Miguel Ligaren azken bi jardunaldiekin bat egingo du, non irailaren 19an Bermeo Hiriko XXXIII. Bandera eta 20ean XLV Gran Premio – XLI Bandera El Corte Inglés lehiatuko diren.

Honela, zortzi izan dira dokumentazioa entregatu duten taldeak eta, beraz, igoera fasean parte hartu ahal izango duten, lehenik eta behin, ARCko lehen bi postuetan sailkatzen badira denboraldi amaieran. Igoerarako aurkeztu diren taldeak Donostiarra, Getaria, Ondarroa, Isuntza, Deustu, Zumaia, Sotera eta Pedreña izan dira.

Itzuli