ACT TV 2023

BEREZIAK

17 Ira 2023

San Pedrok eta Bueuk osatuko dute Eusko Label Liga

San Pedrok eta Bueuk osatuko dute Eusko Label Liga San Pedrok eta Bueuk osatuko dute Eusko Label Liga

Gipuzkoarrek bi jardunaldiak irabazi dituzte eta galiziarrek, berriz, lehen jardunaldian lortutako errentari esker lortu dute sailkapena.

San Pedrok eta Bueuk Eusko Label Liga jokatuko dute Portugaleten. Gipuzkoarrak izan dira onenak bi jardunaldiak irabazita. Bueuk, bere aldetik, bigarren egin du lehen jardunaldian eta 4 segundoko aldea lortu du Lapurdirekiko, bigarren jardunaldian 4. postuan bukatu baitu, eta lapurtarrak bigarren izan dira.

Portugaleteko estropadan, Itsasoko Ama Santurtzik hirugarren postuan bukatu du, baina atzo azken postuan amaitu zuenez, bizkaitarrek ezin izan diote mailari eutsi.

Bigarren jardunaldian azkena izan ondoren, Ares Galiziako Ligako txapeldunak azken postuan bukatu du playoffa.

Guztira 10 punturekin, Sanpedrotarra Eusko Label Ligara itzuli da lau denboraldi geroago. Bueuk eta Lapurdik 6 puntu lortu dituzte, baina galiziarrek 40: 20ko denborari esker bigarren postua lortu dute sailkapen nagusian. Lapurdik, berriz, 40: 23ko denborarekin amaitu du play off-a. Itasoko Ama Santurtzik ezin izan du play offa gainditu, eta maila galdu du.

Itzuli