Albisteak

LEHIAKETA

18 Ira 2021

Santurtzik Bermeon irabazi du eta Tolosaldeak eta Getariak urrats garrantzitsua eman dute playoffetan

Santurtzik Bermeon irabazi du eta Tolosaldeak eta Getariak urrats garrantzitsua eman dute playoffetan

Soterak CaixaBank Koroa laztandu du, eta playoffetan Tolosaldeak eta Getariak irabazi dute lehen jardunaldian

Santurtzi Transportes y Gruas Aguadok beste bandera bat eskuratu du, azken paladetan Zierbena Bahias de Bizkaia gainditu ondoren. Bi segundoko aldearekin eskuratu du Bermeo Hiriko XXXIX Ikurriña-AVIA SN. Bestalde, Go Fit Hondarribiak hirugarren bukatu du, 7 segundora, eta Bermeo Urdaibai Avia laugarren izan da 10 segundora. Atzetik, Orio Orialki bosgarren izan da Donostiarra Amenabar, Ondarroa Cikautxo eta CR Cabo da Cruzen aurretik. Horrela, CaixaBank Koroaren lehian Soterak puntu bat gehiago du Ama Guadalupekoarekiko eta orain 8 puntu ditu. Donostiarrak hirugarren postuari eusten dio.

Gaurko jardunaldiaren ostean, Caixabankeko patroi onena Arkaitz Diaz izango da, azken jardunaldiaren faltan:
1.- Arkaitz Díaz (Donostiarra Amenabar) 20 puntu
2.- Gorka Aranberri (Santurtzi T. eta g. Aguado) 16 puntu
3.- Oscar Hermo (CR Cabo da Cruz) 14 puntu

Tolosaldeak eta Getariak urrats handia eman dute
Playoffetan, Tolosaldea izan da nagusi EuskoTren Ligako erlojupekoan, eta 10"ko abantaila erdietsi du Deusto Tecuni Bilbaori, 17" Hondarribiari Bertako igogailuak eta 27" CR Cabo da Cruzi. Gauzak horrela, tolosarrek 4 puntu lortu dituzte, Deustuk 3, Hondarribiak 2 eta galiziarrek puntu bana.

Gizonezkoetan Getariako Arraun Elkarteak bost puntuak eskuratu ditu, EuskoLabel Ligako Playoffeko 1. jardunaldia irabazita, Samertolameu Overseari 3 segundoko aldea aterata eta Kaiku Berez Galantari 4 segundoko aldea aterata. Atzetik, Tiran Pereirak 18 segundo utzi ditu helmugan eta Bueu Teccarsak 23".

Itzuli