Albisteak 2014

LEHIAKETA

02 Uzt 2014

Sanxenxon, arrauna bikoiztuta

Sanxenxon, arrauna bikoiztuta

Larunbatean, arratsaldeko 18.00etatik aurrera, Pontevedrako herriak II. Bandeira Nauta Sanxenxo izango du, San Miguel Ligako lehenengo jardunaldia Galizian

San Miguel Ligak urteroko tradizioa betetzera doa: Galiziara bidaia. Uztaileko lehen asteburua pasako dute gure klubek: Sanxenxon larunbatean, hasteko. Bigarren aldiz, Sanxenxoko Udalak II. Nauta Sanxenxo Bandeira estropada antolatu du. Uztailaren 5ean, larunbatez jokatuko da, arratsaldeko 18.00retan hasita.

Horiek horrela, gaur eguerdian egin da II. Nauta Sanxenxo Bandeiraren aurkezpena, Nauta Sanxenxoko Erakustoki gelan, eta hara bertaratu da Sanxenxoko alkatea, Catalina González. Honek goraipatu du San Miguel Ligaren buelta eta gonbidatu du jende guztiari larunbatean Sanxenxon izatea. Estropada San Miguel Ligako bigarren proba puntuagarria izango da, eta 22.500 euro banatuko dira saritan. Froga arratsaldeko 18.00retan hasiko da Praia de Silgar kokaturiko balizetatatik. Ontziak, gehienetan bezala, lau luzeetako estropada bete beharko dute.

Txanden konposaketa, sailkapen orokorraren arabera, honakoa izango da. Lehenengoan Urdaibai Avia, Pedreña, Zierbena Bahías de Bizkaia eta San Pedro Ecolmare; bigarrena Cabo, Astillero, San Juan Iberdrola eta Portugalete Eulen; eta ohorezko txandan Hondarribia Orsa, Tirán Pereira, Kaiku Ambilamp eta San Miguel Ligako liderra, Orio Babyauto.

Alkateaz gain, Iñaki Mikeo, ACTko gerentea, eta Diego Portela, Amegrove Arraun Elkaterko kidea, egon dira. Gogoratu behar da ere, larunbatean bertan LGT lehenengo multzoko traineruak bertan III Bandeira Concello de Sanxenxo lehiatzen izango dira. 

Itzuli