Albisteak 2012

LEHIAKETA

04 Abe 2012

SANXENXON JOKATUKO DA 2013KO SAN MIGUEL LIGAKO 3. ESTROPADA

SANXENXON JOKATUKO DA 2013KO SAN MIGUEL LIGAKO 3. ESTROPADA SANXENXON JOKATUKO DA 2013KO SAN MIGUEL LIGAKO 3. ESTROPADA

Sanxenxo arrauneko geltoki garrantzitsua izango da 2013ko San Miguel Ligan. Datorren uztailaren 6an “SANXENXO BANDERA” jokatuko da lehen aldiz Pontevedrako herri horretako Silgar hondartza ezagunaren parean. Vicañoko itsas muturra, eta kirol kaiaren artean, zaleek arraunaren ikuskizunarekin gozatu ahal izanen dute. Lehiaketako hirugarren estropada puntuagarria izanen da, hurrengo denboraldian Galizian jokatuko diren bi estropadetatik lehena.

Datorren udan, ACT Traineru Kluben Elkarteak pauso historiko bat emango du: asko esperoan egon diren “SANXENXO BANDERA”. Estropada ohikoa izanen da, lau ontzi txanda bakoitzean, eta ikuskizun hori ahalik eta ikusle gehienen etxera hel dadin, zuzen-zuzenean eskainiko da TVG eta ETB telebistatan. Estropadan 22.500 euro banatuko dira saritan.

 

“SANXENXO BANDERA”-k bultzada handia suposatzen du Galiziako turismo hiri ezagunarentzat, eta hiriko babesak, bultzada handia itsasoko herrietan udan nagusi den kirolari: arrauna. Sanxenxok konpromisoa erakusten du kirolarekin, eta hiriak, arraunari esker, bere izena Kantauri Itsaso osoan barrena barreiatu. Haiek hasitako bideak garbi erakusten du Sanxenxo egutegiko estropada finkoetako bat bilakatuko dela, eta horrek, ikuskizuna ziurtatzen du.

 

Kantabriako Astillero, Castro Urdiales eta Pedreña, Bizkaiko Kaiku Ambilamp, Portugalete Eulen eta Urdaibai Umpro Avia, Gipuzkoako Hondarribia Orsa, Orio Babyauto, San Juan Iberdrola, San Pedro Ecolmare eta Zumaia Altuna y Uria, eta etxeko ontzia, Tirán Pereira lehiatuko dira sasoiko bandera erakargarrienetakoa poltsikoratzeko asmoz: “SANXENXO BANDERA”. Amegroveko arraun taldeak estropadaren antolakuntza lanetan lagunduko du.

Itzuli