Albisteak 2015

LEHIAKETA

29 Abu 2015

Seigarrena jarraian NT2 Hondarribiarentzat

Seigarrena jarraian NT2 Hondarribiarentzat

Bilbo gaur NT2 Hondarribiaren denboraldiko hamabigarren garaipenaren lekuko izan da

Oso erlojupeko polita ikusi ahal izan dute gaur Bilboko itsasadarrean kokaturiko estropada eremura gerturatu diren zaletuak. Bertan, NT2 Hondarribiak beste garaipen bat lortu du eta jada denboraldiko hamabigarrena da, honela 2015eko San Miguel Ligako hamaikagarren bandera lortuz. Gainera hondarribiarrek Castrok eta Astillerok 5 garaipen jarraian lorturik zeukaten errekorra hautsi dute eta marka berria ezarri dute, 6 garaipen jarraian. 'Ama Guadalupekoa'k garaipenaa 19'23"92ko markarekin lortu du, Urdaibai Aviaren denbora 3"30ean hobetuz. Honela, NT2 Hondarribia 184 puntura iritsi da San Miguel Ligako sailkapen nagusian eta jada 19 puntuko aldea dauka bermeoarrekiko. "la Caixa" Patroi Onenaren sailkapenari dagokionez, Orio Babyautoko Irakoitz Etxeberria da lehen postuan 17 punturekin eta Urdaibai Aviako Gorka Aranberri bigarrenean, 16 punturekin.

Bilboko VI Bandera honetako ohorezko txandak NT2 Hondarribia eta Urdaibai Aviaren arteko beste lehia zirraragarri bat eskeini digu, non azkenenan garaipena gipuzkoarren aldera erori den 19'23"92ko markarekin, Urdaibai Aviaren 'Bou Bizkaia' baino 3"30 azkarrago. Orio Babyautorentzat izan da hirugarren postua 19'34"34ko denborarekin eta Kaiku Produchak amaitu du laugarren postuan garaileetatik 13"92ra.

San Pedro Ecolmarek, gaur bostgarren, ezarri du denborarik azkarrena bigarren txandan amaierako 19'48"08ko markarekin, 6'08ko aldea ateraz seigarren izan diren Tirán Pereiraren ontziari. Cabok zazpigarren postua lortu du 20'04"30eko erregistroarekin, bederatzigarren izan den San Juan Iberdrolaren denbora 4"42an hobetuz.
Portugalete Eulen atzetik aurrera etorri da gaurko estropadan eta txandako garaipena lortu du azkenean 20'06"54ko denborarekin, honela zortzigarren postua lortuz gaurko sailkapenean. Hamargarren Zierbena Bahías de Bizkaia izan da 20'12"85ekin. Astillero eta Samertolameu Rodman Groupek itxi dute gaurko estropada garailearengandik 1'00"29 eta 1'00"06ra hurrenez hurren.

Bihar Zierbenan

Bihar aurtengo San Miguel Ligaren bigarren blokeari amaiera emango zaio 12:00etatik aurrera Zierbenako uretan jokoan jarriko den Petronor XXXII Banderarekin

Itzuli