Albisteak 2016

BEREZIAK

09 Eka 2016

Sevilla-Betis...Malaga eta Euskadi-BasqueCountry!

Sevilla-Betis...Malaga eta Euskadi-BasqueCountry!

ACTak eta Sevilla-Betis estropadak ekainaren 18an 19.00etatik aurrera 8+ modalitateko Euskadi Basque Country GPa antolatu dute

Ekainaren 17az geroztik, Andaluziako hiriburua arrauna protagonista den hainbat jardueren antzezleku izango da. San Miguel Ligako hasierari ematen dion IV Euskadi Basque Country Banderaren lehiaz gain, egun bat lehenago, 19.00retan, 8+ modalitateko erronka jokatuko da Guadalquivir ibaian zehar, helmuga La Cartuja Pasarelan eta irteera La Barqueta Zubian izanik. Baina ez da edozein moduko erronka izango, izan ere, Sevilla Futbol Clubak, Malaga Futbol Clubak, Real Betis Balompiek eta Euskadi-Basque Country konbinatuak-CaixaBank Koroaren lehian aritzen diren arraunlariez osatuta- hartuko dute parte.

Zita berri honek GP Euskadi Basque Country jokoan jarriko du eta hiru tandetako sailkatze fase baten bidez A eta B Finalak erabakiko dira. Ontziek, binakako txandetan parte hartuko dute eta 1000 metroko distantzian arraun egingo dute denek denen aurka arituta. Txanda bakoitzeko garaileari hiru puntu emango zaio, aldiz, galtzaileak puntu bat jasoko du soilik. Era honetan, puntu gehien lortzen duten bi taldeek GP Euskadi Basque Countryko saria lortzeko borrokatuko dute. B Finalak ordea, hirugarren postua jokatzeko balioko du.

Horrela, estropada berritzaile honek azaroaren 12an ospatuko den Sevilla-Betis Estropadaren urrezko ezkontza biltzeaz gain, IV Euskadi Basque Country Banderaren eta CaixaBank Koroaren lehiaren hamaiketakotzat balioko du.

Itzuli