Albisteak 2016

BEREZIAK

22 Eka 2016

Sevillako Dorrea CaixaBank Koroaren erakuslehio

Sevillako Dorrea CaixaBank Koroaren erakuslehio

Sevillako lehen etxe orratzak San Miguel Liga osatzen duten momentuko traineru onenen patroiak eta zuzendeariak bildu zituen

San Miguel Ligako patroiak eta zuzendariak pasaden ekainaren 18 an CaixaBank Koroaren eta bista paregabeen inguruan bildu ziren. Izan ere, Sevillako Dorreak, liga osatzen duten momentuko ontzien patroiak eta zuzendariak altuera handian jaso zituen. 

Topaketa honetan, Kepa Badiolak, Euskadiko eta Kantabriako CaixaBankeko Zuzendariak, Pedro Anduezak, ACTko lehendakariak, Juanjo Ortizen, Euskadiko eta Kantabriako CaixaBankeko Komunikazio alorreko Zuzendariaren laguntzaren bitartez, ekitaldia zuzendu zuten. Denok batera, Sevilla hiriko edertasuna eta Euskadi Basque Country IV. Bandera ospatuko zen estropada eremua ikusteko aukera izan zuten.

Patroiak zein zuzendariak txundituta geratu ziren Dorrearen magintudearekin eta bertatik ikus zitezkeen bistekin, horregatik, denbora galdu gabe, San Miguel Ligako edizio berri baten argazki ofiziala egin zuten.

Itzuli