ACT TV 2015

ELKARRIZKETAK

04 Mar 2015

"Talde sendoa osatu nahi dugu"

"Talde sendoa osatu nahi dugu"

Ángel Gómez, Portugalete Grupo Euleneko prestatzailea, aurten ‘Jarrillera’rekin estreinatuko da eta azken hau zenbait aurpegi berriekin dator

Pixkanaka udara hurbiltzen ari da eta honek esan nahi du gero eta gutxiago geratzen zaiola San Miguel Ligari hasteko. Horregatik, astero 12 klubeetako berriak ekarriko dizkizuegu. Gaurkoan, debutari bat ekartzen dugu: Ángel Gómez, Portugalete Grupo Euleneko entrenatzailea. Kantabriarrak, azkenengo urteetan Astileron edo Pedreñan aritutako arraunlari trebea, desafio hau ilusioz beterik hartu du eta dio “sailkapeneko lehen postuetan egoteko ahalegin guztiak egingo ditugu”.

Horiek horrela, Gómezek dio “proiektu berri bat hasi dugu aupergi berriekin eta, datu bezala, iaztik bakarrik lau arraunlari segitzea erabaki dute”. Bide hontatik, Andrei Banica, Eduardo López, Benito San Martín, Iker Pascual edo Fran Montes iritsi dira Portugaleteraino. Sentzazioen aldateik “lana oso zorrotza da guztiek asimilatu behar baitute bilatzen ari ditugun berritasun guztiak”. Helburuak finaktzreakon, “talde sendoa osatu nahi dugu, gogor entrenatzen eta lehen postuetan egoteko ahalegin guztiak egingo ditugu”. 

Itzuli