ACT TV 2018

BEREZIAK

14 Uzt 2018

Urdaibai Aviak bere horretan jarraitzen du

Urdaibai Aviak bere horretan jarraitzen du Urdaibai Aviak bere horretan jarraitzen du

Bou Bizkaiak eta San Juan Iberdrolak garaipenaren bidean jarraitzen dute Bandera Donostiarra Kaiarriba-Amenabarren

Urdaibai Aviak sufritzen jakin du eta denboraldiko 4. bandera erdietsi du 5 jokatu eta gero. Bou Bizkaiak denborek markatzen dutena baino estropada estuagoa irabazi du. Helmugan 9 segundo atera dizkio GO fit Hondarribiari eta Eusko Label Ligako sailkapenean, errenta puntu batean zabaldu du. Txoak aurrenekoak izan dira lehenengo ziabogan, baina maniobra ez da behar bezalakoa izan eta bigarren luzean estropadako lidertza galdu dute Ama Guadalupekoaren eskutan. Hirugarren luzean aldea berreskuratu eta aurretik jarri dira azken ciaboga aurretik aldea handituz helmugako 9 segundoetara iritsi arte. Bigarren izan da GO fit Hondarribia, baina leku hori galtzetik gertu izan da Zierbena Bahias de Bizkaiak egindako azken luzea eta gero, segundo bat baino gutxiagoko aldea izan da bien artean.Txanda Santurtzi Iberdrolak itxi du, jardunaldiko 6. denbora eginda.

Bigarren txandan, Orio Babyautok eta Cabok lehia ikusgarria izan dute estropada buruan. Bigarren luze erdira arte ohorezko txandaren marken azpitik izan dira. Gipuzkoarrak eta galiziarrak denbora berean izan dira azken luzera arte, non San Nikolas traineruak handituz joan den abantaila txikia erdietsi du, helmugan 5 segundoko aldea lortuta. Orio Babyautok jardunaldiko  laugarren denbora egin du eta bihar ohorezko txandan arituko da.  Hirugarrena Ondarroa Cikautxo izan da 14 segundora, eta laugarrena, Donostiarra Karriba-Amenabar, 24 segundora.

 

Lehenengo txanda ere oso parekatua izan da. Kaiku Producha, San Pedro eta San Juan Sumelec estropada buru izan dira momenturen batean. Eneko Etxegoienek egindako maniobrek baliatu dute libia estropada buru jartzeko hirugarren ziabogan, eta helmugara lehen postuan iritsi dira Bizkaitarrarekin 4 segundoko aldea izanda. 8 segundora iritsi da San Juan Sumelec eta 11 segundora, Tiran.

Patroien sailkapenean gaurko hiru puntuak San Pedroko Ander Etxegoienentzat izan dira, CaixaBankeko maillota jantzita. 2 puntu Gorka Aranberrirentzat izan dira eta Donostiaa Kaiarriba-Amenabarreko Ander Iriartek puntu bat erman du.

 

Beste bandera bat San Juan Iberdrolarentzat

Garaipen berri bat erdietsi dute “batelerek” Liga Euskotrenen. Oraingo honetan Kontxako Badiako uretan izan da, emakumeen III Bandera Donostiarra Kaiarriba-Amenabarren. San Juan Iberdrola lehen tokian kokatu da estropadako lehen momentutik, baina gertu izan du uneoro Orio Babyauto. Ziabogako erreferentzia 5 segundokoa zen arroxen alde. Oriak izan dira san juandarren erritmoa jarraitzen bakarrak, eta azkenean helmugan batelerak baino 10 segundo geroago iritsi dira.  Hirugarren GU Arraun izan da 17 segundora, eta laugarren Hondarribia Bertako Igogailuak, Arroxekin 44 segundo galduta. San Juan Iberdrolak lider jarraitzen du sailkapen orokorrean 20 punturekin.

Bihar arraunaren ikuskizuna Castro Urdialesen izango da goizeko 11:45tik aurrera. Lehenengo Liga Euskotreneko traineruak arituko dira eta ondoren Eusko Label Ligakoak Ensenada de Brazomarreko estropada eremuan, adituen ustez, eremurik onenetakoa.

Itzuli