ACT TV 2015

BEREZIAK

05 Uzt 2015

Urdaibai Aviak eraman du XXXIII Concello de Moaña Bandera ? V GP Fandicosta

Urdaibai Aviak eraman du XXXIII Concello de Moaña Bandera ? V GP Fandicosta

'Bou Bizkaiak' bere lehen garaipena lortu du San Miguel Liga honetan, NT2 Hondarribia liderrari hiru segundoko aldea ateraz

Moañak aurtengo San Miguel Ligan jasoko dituen bi estropadetako lehenengoa jaso du gaur goizean. Gaurko estropada ere, orain arteko guztiak bezala, oso berdindua izan da, laugarren postutik bederatzigarrenera lau segundoko diferentzia besterik ez da egon, eta bertan Urdaibai Aviak garaipena lortu du XXXIII Concello de Moaña Bandera – V GP Fandicosta estropadan, NT2 Hondarribiarekiko hiru segundoko aldearekin eta San Pedro Ecolmarerekiko 10 segundorekin. Era honetan, NT2 Hondarribia San Miguel Ligako lidertzan jarraitzen du, Urdaibai Aviarekiko 8 puntuko aldearekin, eta Cabo hirugarren dago 10 puntura. 'la Caixa' Patroi Onenaren sailkapenean Asier Zurinaga, Kaiku Produchako patroiak jarraitzen du lehenengo postuan.

Lehenengo txandan, hasieratik lau traineruen postuak zehaztu egin dira. 'Bou Bizkaiak' ihes egin du eta bakarkako estropada bat lehiatu du, 19'25”92ko denbora eginez XXXIII Concello de Moaña Bandera – V GP Fandicosta irabaziz. Atzetik, Zierbena Bahías de Bizkaia 21 segundora iritsi da, zazpigarren postua lortuz, eta Portugalete Eulen eta Samertolameu Rodman Groupek itxi dute txanda, hamaikagarren eta hamabigarren postua lortuz.

Ohorezko txandan, berriro ere, NT2 Hondarribiaren jabetza sumatu da Urdaibai Aviak lehenengo txandan lorturiko denboraren aurkako lehian buru-belarri zirelarik, baina amaieran bigarren postuarekin konformatu behar izan dira hiru segundorengatik. Txanda honetan lehia bizia egon da Tirán Pereira eta Caboren artean bigarren postuarengatik, non azkenean bertako trainerua gailendu den segundo bateko aldeagatik, laugarren postua lortuz. Cabo, aldiz, seigarren izan da, eta San Juan Iberdrolak hamargarren postua eraman du garailearengandik 25 segundora.

Bigarren txandan San Pedro Ecolmareren 'Libia'k lortu du garaipena Astillerorekin izandako lehia gogorraren ondoren. Hirugarren luzearekin batera, moreak aldea irekiten hasi dira eta amaieran 19'36”30ko marka lortu dute, hirugarren postua lortuz. Bere aldetik, Astilleroren 'San Josek'' kronoa 19'43”98n geratu dute, bostgarren postustua lortuz gaurko estropadan. Zortzigarren postua Kaiku Producharentzat izan da 19'47”94ko denborarekin , eta Orio Babyautok itxi du txanda 19'49”30eko denborarekin, bederatzigarren postua lortuz.

Hurrengo geltokia Gipuzkoan

Hurrengo astean San Miguel Liga Gipuzkoara mugituko da III 'la Caixa' Bandera larunbatean 18:00etan lehiatzeko eta igandeko IV Euskolabel Banderarekin Donostian igandean 12:00etatik aurrera. Gainera bi jardunaldi hauetan, Euskotren Ligari hasiera emango zaio.

Itzuli