ACT TV 2023

BEREZIAK

12 Abu 2023

Zierbenak garaipena eskuratu du Moañako uretan

Zierbenak garaipena eskuratu du Moañako uretan Zierbenak garaipena eskuratu du Moañako uretan

IX Bandeira Illa Do Samertolameu - Concello de Moañan irabazita, denboraldiko bigarren garaipena eskuratu dute bizkaitarrek, biak ala biak Galiziako uretan.

Zierbena Bahias de Bizkaiak garaipena lortu du Moañako estropadan, Hondarribiarekin lehia estua izan ondoren. Bizkaitarrak gipuzkoarrekin batera iritsi dira hirugarren ziabogara, eta azken luzean gailendu dira, helmugan 19:39ko denbora ezarriz. Azkenik, Ama Guadalupekoak 19:45ean gelditu du denbora, eta ondoren helmugaratu da Bermeo Urdaibai, Eusko Label Ligako liderra, Zierbenarengandik 13 segundora eta Donostiarra laugarren izan da 17 segundotara.

Emaitza hauekin, Hondarribiak puntu bat murriztu du Bou Bizkaiarekiko duen aldea Eusko Label Ligako sailkapen nagusian, bizkaitarrek 133 puntu dituztelarik eta gipuzkoarrek 128. Aldiz, Zierbenak 124 puntu ditu.

Orio, garaile lehen aldiz Moañan
Orio Orialki izan da trainerurik azkarrena Bandeira Aqualiaren lehen edizioan, Moañako uretan 10:49ko denborarekin. Hasiera-hasieratik aurreratu dira Nadeth Agirreren aginduetara ziren arraunlariak, eta estropadaren buruan mantendu dira helmugaraino. Bigarren postuarengatiko lehia estua izan da, baina azkenean, Donostia Arraun Lagunak nagusitu da, Nortindal Donostiarraren aurretik, baina lehia estu horri esker, Lugañenenek Bantxa aurreratu du azken luzean eta puntu bakarra galdu dute Euskotren Ligako sailkapen nagusian.

Horrela, Donostia Arraun Lagunak 73 punturekin sailkapenaren gorenean mantentzen da, eta Orio Orialki da bigarren 68 punturekin. Nortindal Donostiarra hirugarren postuan da 57 punturekin eta Tolosaldeak gertu jarraitzen du 55 punturekin.
 

Itzuli