Albisteak 2017

BEREZIAK

15 Ira 2017

Zortzi luze eta ehunka amets

Zortzi luze eta ehunka amets

Bermeo Hiriko XXXV. Bandera eta XLIII Bandera El Corte Inglés-ek itxiko dute dute aurtengo denboraldia, Eusko Label Ligako igoera playoff-arekin batera

Badirudi atzo zela Eusko Label Ligari hasiera eman zitzaionean Bilboko Itsasadarrean. Bi hilabete eta erdi beranduago, CaixaBank Koroarengatiko lehia bere azken asteburura iritsi da, non jardunaldi izugarri politez beteriko denboraldi honen garailea ezagutuko dugun.

Azken bi lehien aurretik, Eusko Label Ligako sailkapen nagusiko aldeak minimoak dira. Urdaibai Avia dator lehen postuan 178 punturekin, eta hiru puntuko aldea bakarrik dauka bigarren den Hondarribiarekiko. Orio Babyauto dago hirugarren 160 punturekin eta Kaiku Produchak ixten ditu ohorezko postuak 134 punturekin. Hauen atzetik, bigarren txanda irabazteko lehiakideak ageri dira. Zierbena Bahías de Bizkaia bostgarren da 113 punturekin, eta San Juan Sumelec seigarren 100ekin. Tirán Pereira eta Ondarroa Cikautxo zazpigarren eta zortzigarren dira, hurrenez hurren, 83 eta 76 punturekin. CaixaBank Patroi Onenaren sailkapenari dagokionez, Ioseba Amunarriz da lehen postuan azken bi jardunaldietara iritsi aurretik, 15 punturekin, eta Iñigo Larrinaga bigarren 11rekin.

Larunbatean, 18.00etatik aurrera Bermeo Hiriko XXXV. Bandera lehiatuko da. Bertako traineruak, Urdaibai Aviak, eraman du bost aldiz bandera hau Eusko Label Ligako egutegiaren parte denetik. Hondarribiak lau garaipenekin, Kaiku Produchak hirurekin, eta Astilero eta Castrok birekin, badakite zer den estropada hau irabaztea. Hondarribiak dauka, 2014. urterik , estropada eremu honetako denborarik onena, 19’16”60. Lehenengo bi sailkatuen arteko denbora desberdintsunik handiena lehengo urtean izan zen, Urdaibai Aviaren garaipenaren ondoren, Hondarribia 19”18ra iritsi zenean.

Larunbateko hitzordu honetarako txanden eraketa Eusko Label Ligako sailakapen nagusiaren araberakoa izango da. Zortzigarren sailkatutik bostgarrenera (Ondarroa Cikautxo, Tirán Pereira, San Juan Sumelec eta Zierbena Bahías de Bizkaia) lehen txandan arituko dira eta lehen lau sailkatuak (Kaiku Producha, Orio Babyauto, Hondarribia eta Urdaibai Avia) aldiz, bigarrenean.

Jada igandean, denboraldiari amaiera emateko ordua iritsiko da, eta honekin batera jakingo dugu, ea Urdaibai Aviak bigarren aldiz jarraian CaixaBank Koroaren jabe bilakatzen den edo Hondarribia garaipenaren bidera itzultzen den. Hau guztia XLIII El Corte Inglés Banderan erabakiko da, Portugaleteko uretan. 2005 urteaz geroztik, urtero hemen amaitzen da denboraldia, eta ordundik Kaiku Produchak lortu du garaipena lau aldiz, Urdaibai Aviak hiru eta Hondarribiak bi. Castro, Astillero eta Orio Babyautok ixten dute palmares hau. Hitzordu honetko denborarik onena Castrorena da 2009. urterik, 18’58”70. Bestalde, bi lehen sailkatuen arteko alderik txikiena 2005an eman zen Astillerok Orio Babyautori 1”12ko aldea atera zionean. Bestalde, talde mirotza izan zen bi lehenengo sailkatuen arteko alderik handienaren protagonista, 2008an 12”36ko aldearekin irabazi ondoren Castrori. XLIII Bandera El Corte Inglés honetako txandak Eusko Label Ligako sailkapen nagusiaren arabera eratuko dira, beraz larunbateko jardunaldiko puntuak batu ondoren ezagutuko da.

Igoera ametsak

CaixaBank Koroaren lehiarekin batera Eusko Label Ligarako igoera playoff-aren bi jardunaldiak jokatuko dira. Bermeo eta Portugaleten lehiatuko dira S.D. Samertolameu, C.R. Puebla, Donostiarra, Santurtzi Iberdrola eta Ares. Meirakoak dira urteetan zehar playoff honetan gehien parte hartu dutena, hau euren zazpigarren igoera fasea izango baita. Santurtzi Iberdrolak, 2010 eta 2012ko saiakeren ondoren, berriro egingo du saiakera aurten. Ares eta Donostiarrak orain arte behin bakarrik hartu dute parte hitzordu hauetan, aurreko urtean hain zuzen ere, non galiziarrek lortu zuten igoera postua donostiarrak hirugarren postuan utziz. C.R. Puebla, azkenik, debutaría izango dugu playoff honetan.

Playoff-eko bi estropada hauek Eusko Label Ligaren estropaden aurretik jokatuko dira, larunbatean 18.00etan eta igandean 12.00etan, erlojupeko formatuan. Igandeko estropadaren irteera ordena larunbateko amaierako sailkapenaren alderantzizkoa izango da.
 

Itzuli