Albisteak 2009

LEHIAKETA

02 Abe 2009

Prentsa Oharra

Prentsa Oharra

ACT elkarteak sortu zenetik urtero egin duen bezala, dopinaren aurkako plangintza burutu du 2009an ere. Klubak eta kirolariak hainbat kontrol egitera behartu ditu, debekatutako sustantzia edo metodoen erabilera saihestu, edo beharrezkoa izan denean, erabilera hori zigortzeko. 2009 denboraldian dopinaren aurkako 70 txiza laginetako analisiak egin dira. Horietako 30 lehiaketan, San Miguel eta Eusko tren ligetako zortzi estropadetan, eta 40 lehiaketatik kanpo. ACT elkarteko klub guztiei egin zaie kontrolen bat, gutxienez, bai lehiaketan, baita lehiaketatik kanpo ere, eta Eusko Tren Ligako talde guztiei ere bai, lehiaketan. Gaur-gaurkoz ACT elkarteak dopinaren aurka erabiltzen dituen metodoekin, ezta debekatutako sustantzien edo metodoen erabilerarik antzeman. Dopinaren aurkako kontrolez gain, denboraldia hasi eta bukatu bitartean elkarteko kide diren klub guztietako arraunlarien 412 odol lagin lortu ziren, ezaugarri hematologiko jakin batzuk aztertu, eta dopatzeko sustantziek eragin ditzaketen aldaketak antzemateko helburuarekin. Egindako analitika guztiak aztertu ondoren, ez da odol balioak edota oxigeno garraioa hobetu duten EPO-rh, hemoglobina sintetikoa edo debekatutako beste sustantzia edo metodoen erabilera erakusten duten ezaugarri edo balio objektiborik antzeman. Ez banan bana, ezta taldeka ere. Gaur egungo kirolean dopinak daukan garrantzia aintzat hartuta, ACTren nahia eta borondatea da eskura dauzkan bitartekoekin bere lehiaketetan kontrol kanpaina eraginkorra egiten jarraitzea etorkizunean.

Itzuli