Albisteak 2012

BEREZIAK

01 Abe 2012

SAN MIGUEL LIGA, BESTE LAU URTEZ

SAN MIGUEL LIGA, BESTE LAU URTEZ

Abenduaren 1ean, larunbatez, ACT elkarteak 2012 urteko 6. Batzar Orokor Arrunta egin du Zamudion.

Batzarrean honako erabaki hauek nabarmendu behar dira:

 

            · Aurreko batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena. Bermeon egin zen irailean.

 

            · Zuzendaritza Batzordeko kideek elkarteko kudeaketarekin zerikusia duten gaien aurkezpena egin dute, horien baitan kontu ekonomikoak, eta zehatz-mehatz, 2012 urteko azken hiruhilekoko sos kontuak.

 

            · Cervezas San Miguel etxearen babes kontratu berria onartu da, hurrengo lau urtetarako. Era berean, nabarmentzeko modukoa da ACT elkartea beste babesle nagusi baten bila ari dela, Mapfrek bi urteko elkarlanaren ostean bere babesa bukatutzat eman ostean.

           

            · ACT elkarteko emakumezkoen ligak jarraipena izatea onartu da, liga horrek babesleren bat izan, edo ez izan.

 

· Arauak aldatzeko proposamenen inguruan, atala datorren urterako geratu da.

Itzuli