Albisteak 2013

ELKARTEA

23 Mar 2013

TRAINERU DENBORALDI BERRIKO EGUTEGIA ONARTU DA

TRAINERU DENBORALDI BERRIKO EGUTEGIA ONARTU DA

Martxoaren 23an 2013ko 3. Batzar Orokorra egin da Portugaleten, eta batzar horretan ACT elkarteko kide guztiek parte hartu dute.

Batzarrean ondoko gaiak nabarmendu dira:

 

· Aurretik egindako batzarretako akten onarpena.

 

· 2013 urteko aurrekontuaren onarpena. Aurrekontua 800.000 eurokoa izango da, sariak barne. Diru sarrerei dagokionez, elkarteak 800.000 euro biltzea aurreikusi du, bere bi babesle nagusiek, Cervezas San Miguel eta La Caixa, eta estropadetako babesleek (Sanxenxo, Euskolabel, Zarauzko Udala, Getxoko Udala eta El Corte Ingles etxea) jarritako dirua aintzat hartuz.

 

· 2013 denboraldiko San Miguel Liga-La Caixa Koroa, eta Euskotren Ligako egutegiaren onarpena.

 

LARUNBATA                                                   IGANDEA

 

 

EKAINA

 

29           LA CAIXA - CANTABRIA              30           KAIKU 

    

UZTAILA

 

6             SANXENXO                                        7             MOAÑA

 

13           PEDREÑA *                                        14           EUSKO LABEL – DONOSTIA*

 

20           SAN JUAN                                          21           ORIO*

 

27           GETXO *                                             28            ZUMAIA*

 

ABUZTUA

 

10           HONDARRIBIA                                11           SAN PEDRO *    

 

17           ZARAUTZ*                                       18           ZARAUTZ*

 

24           PORTUGALETE                              25           CASTRO

 

IRAILA

 

14           BERMEO                                           15           EL CORTE INGLÉS - PORTUGALETE

 

 

* Emakumezkoen Liga

· Bartzelonako estropada: ACTko zuzendaritzari data muga bat jarri zaio Bartzelonan ekainak 16an estropada bat antolatuko den edo ez jakiteko, apirilak 15a. Proba horrek babeslea izango duen edo ez argitu gabe dago, momentuz.

· Bandera La Caixa: Astillerok antolatzen duen estropada hau Kantabrian antolatuko da oraindik argitu gabe dagoen herri batean.

 

 

Bukatzeko, Elkarteak 2013ko Euskotren Ligako formatua ere onartu du. Kantauri Itsasoko hiru ontzi onenek parte hartuko dute ligan, Zumaia Salegi Jatetxea traineruarekin batera, zumaiarrek irabazi baitzuten iaz Liga. Hiru ontzi horiek zeintzuk izango diren jakiteko, kanporaketa bat egingo da Euskotren Ligako lehen bi estropadetan, eta horietan, nahi beste traineruk parte hartzeko aukera izango dute.

Itzuli