Albisteak 2013

LEHIAKETA

31 Abu 2013

PLAY OFF ACT 2013

PLAY OFF ACT 2013

CABO DA CRUZ,  LEKITTARRA BM, SAMERTOLAMEU – RODMAN GROUP y ZIERBENA BAHÍAS DE BIZKAIA

ACT elkarteko Lehiaketa Arautegiko V. Atalean jasotzen denez –bereziki arautegi horretako 37.1 artikuluan-, ARC eta LGT elkarteetako bina ordezkarik parte har dezakete gehienez ACTko play-offean, beti ere ordezkari horiek euren liga erregularretan hiru onenen artean sailkatu badira. Hasiera batean, play-offean ARC eta LGT elkarteetako lehen eta bigarren sailkatuek parte hartuko lukete, eta hori lortu duen klubetako batek play-offean parte hartzeari uko egingo balio bakarrik parte hartu ahal izango luke hirugarren sailkatuak. Parte hartu nahi lukeen hirugarren sailkatu horrek uko egin duen traineruko elkartekoa izan beharko du derrigor.

 

ARC eta LGT elkarteetatik datozen klubek bi jardunaldiren faltan San Miguel Ligan 11. postuan sailkatuta dagoen taldearen aurka lehiatuko dira, Zumaiaren kontra. Hamabigarren postuan sailkatutako ontziak, Castreñak, automatikoki galtzen baitu maila. Play-offa jokatzeko aurreikusitako datak irailaren 14a eta 15a dira, San Miguel Ligako estropadekin batera: Bermeo eta Portugalete (El Corte Ingles XXXIX. Bandera).

 

Joan den ostegunean bukatu zen San Miguel ligako play-offean parte hartzeko asmoa duten kluben izen-ematea egiteko epea, eta honako hauek dira izena eman duten lau klubak:

 

· CABO DA CRUZ

· LEKITTARRA BM

· SAMERTOLAMEU – RODMAN GROUP

· ZIERBENA BAHÍAS DE BIZKAIA

Itzuli