Albisteak 2013

LEHIAKETA

12 Ira 2013

EL CORTE INGLES BANDERAK EMANGO DIO BUKAERA ACT ELKARTEAREN HAMARGARREN URTEURRENARI

EL CORTE INGLES BANDERAK EMANGO DIO BUKAERA ACT ELKARTEAREN HAMARGARREN URTEURRENARI EL CORTE INGLES BANDERAK EMANGO DIO BUKAERA ACT ELKARTEAREN HAMARGARREN URTEURRENARI

Kaiku Ambilampek denboraldi bikaina biribil dezake, la Caixa Koroa jabetzan lortuz

San Miguel Ligak okapen ikusgarrian hasi zen, Bartzelona hiri ederrean, eta arraunaren plaza entzutetsuenetakoan bukatuko da, Bilboko itsas adarrean, Portugaleten, El Corte Ingles Banderako XXXIX. ekitaldiarekin. Erraz esaten da, 39 urte estropada bat antolatzen, 39 urte hutsik egin gabe arrauna babesten, ACT elkarteari hazten laguntzen. El Corte Ingles etxeak duen konpromisoaren erakusle garbia.

 

Gaur eguerdian aurkeztu da XLIII SN – EL CORTE INGLES XXXIX. BANDERA Bilboko El Corte Ingles gune komertzialean. Bertan izan dira babesleko Kanpo Harremanetarako arduraduna, Carmelo Lezana Jauna, Portugaleteko jarduneko alkatea, Angel Anero Jauna, Jose Manuel Monje Jauna, Kaiku Ambilamp klubeko presidentea (estropadako antolaketan lagunduko du Kaikuk), eta Iñaki Mikeo Jauna, ACT elkarteko gerentea.

Jardunaldia eguerdian hasik oda, igoera/jaitsiera play-offeko bigarren jardunaldiarekin. Zumaia Altuna y Uria, Zierbena Bahias de Bizkaia, Lekittarra BM, Samerolameu Meira eta Cabo da Cruz lehiatuko dira. Bostak erlojupekoan eta kale beretik, minutu bateko tartean. Gogoratu Bermeo eta Portugaleteko estropaden ostean puntu kopuru handien abatzen dituzten bi ontziek lortuko dutela 2014an San Miguel Ligan lehiatzeko txartela. Puntu berdinketa balego, berdindu duten bi ontzien denborak aztertuko lirateke, etab i estropadetako denborak batu ondoren, denbora azkarrena duen ontziak lortuko du saria.

San Miguel Ligari dagokionez, egun berezietan berezia izanen da ezbairik gabe Kaiku Ambilampentzat. Bezperan, Bermeon gauza arrarorik gertatzen ez bada, la Caica Koroa jabetzan lortuta egingo dute arraun itsas adarrean Bizkaitarra ontziko kideek. Toki hoberik ez, etxeko zaleen epeltasuna baino, garaipen handia ospatzeko. Kaiku la Caixa Koroa jabetzan lortzen duen historiako lehen kluba izango da

Bukatzeko, ACT elkarteak Ohiko Batzar Orokorra deitu duela jakinarazi nahi dizuegu. Bermeon egingo da, bertako Joxe Miguel Barandiaran Udal Liburutegian, 11:30an. Honako hau izanen da eguneko gai zerrenda:

            · Azken Batzar Orokorreko aktaren berrespena.

            · Zuzendaritza Batzordeak elkartearen gestioarekin zerikusia duten hainbat gai aurkeztuko dizkio, baita sos kontuen inguruko xejetasunak ere.

            · Galderak eta eskeak.

Itzuli